Egin zaitez Buddy!
Urtero nazioarteko ikasleak etortzen dira UPV/EHUra. Ikasle hauek laguntza behar izaten dute, batez ere iritsi eta lehen egunetan.
Buddy programaren bidez, ikasle bisitari hauen egokitzapena erraztu nahi da. Buddya UPV/EHUko kidea da; Buddyaren Eskola/Fakultatera atzerritik datorren ikasleari laguntza eskaintzen diona.
Zein abantaila ditut Buddy izategatik?
Beste hizkuntza bat praktikatzeko eta kultura berriak ezagutzeko aukera izango duzu.
Etorkizuneko mugikortasuna egin nahi zenukeen herrialdeetako pertsonak ezagutu ditzakezu.
Gainera, 3 kreditu lortu ahal izango dituzu.
Zein dira Buddy baten eginbeharrak?
Atzerriko ikaslearekin harremanetan jarri.
Iristen denean berarekin elkartu bere zalantzak argitzeko.
Help Centre-era lagundu, ostatu, gaztelaniako ikastaro eta unibertsitateko zerbitzuei buruzko informazioa jaso dezan.
Nazioarteko tutorearengana lagundu Learning Agreement-a adostu dezan, matrikula egin aurretik.
Lehenengo 2-3 astetan zehar, bisitatzailearen zalantzak argitzeko prest izan.
Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/nazioarteko-harremanak/buddy-programa
Zer egin behar dut izena emateko?
- Donostiako ikasleak: Buddy izateko eskaera.
- Eibarko ikasleak: Buddy izan nahi baduzu, bete ezazu zure eskaera.
If you are about to travel to the University of the Basque Country and would like a local student to help you upon arrival, please contact your international tutor.