Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Aurkezpena

Ate Irekiak Donostiako egoitzan

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (GIE) bisitatu nahi al duzu? Ikastegiaren instalazioak eta baliabideak ikusi nahi al dituzu? Eta graduko ikasketak xehetasunez ezagutu?

GIE-Donostian ezagutu ahal dituzun graduak: Arkitektura Teknikoa / Ingeniaritza Zibila / Ingeniaritza Elektrikoa / Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza / Ingeniaritza Mekanikoa / Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza / Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Zibila + Arkitektura Teknikoa

Helbidea: Europa plaza, 1. Donostia

Oharra: Ate Irekiak graduka antolatuko dira, beraz, izena ematerako garaian, interesatzen zaizun graduko jardunaldia aukeratu beharko duzu.

Izen ematea: martxoaren 4tik 10era Ikasleentzako Argibide Zerbitzuaren web orrian