Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Informazio Saioa Donostia, 2024-25eko MUGIKORTASUN PROGRAMAK

Lekua: Gradu Aretoa. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Donostia)

Urriaren 25ean 12:30etan mugikortasun programei buruzko informazio saioa egingo da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan Donostiako egoitzan. 2024/25 ikasturtean elkartruke programaren batean parte hartzeko asmoa baldin baduzu, bilera honetan zure zalantzak argitu ditzakezu.

 

Ingeles azterketak:

Parte-hartze baldintzetan adierazten den bezala, destino jakin batzuetara joateko beharrezkoa izango da mugikortasun programetarako eskaera egiten duzun momentuan (urria-azaroa) hizkuntza ziurtagiria aurkeztea. Oraindik ziurtagiririk ez baldin baduzu, UPV/EHUk Cambridge eta British Council-ekin  elkarlanean antolatutako deialdiei buruzko informazioa Hizkuntza gaitasunaren akreditazioak - Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetza - UPV/EHU web orrian aurki dezakezu.