Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Informazio Saioa Eibar, 2024-25eko MUGIKORTASUN PROGRAMAK

Lekua: San Andres aretoa. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibar)

Urriaren 18an 12:30etan mugikortasun programei buruzko informazio saioa egingo da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan Eibako atalean. 2024/25 ikasturtean elkartruke programaren batean parte hartzeko asmoa baldin baduzu, bilera honetan zure zalantzak argitu ditzakezu.

Ingeles azterketak:

Parte-hartze baldintzetan adierazten den bezala, destino jakin batzuetara joateko beharrezkoa izango da mugikortasun programetarako eskaera egiten duzun momentuan (urria-azaroa) hizkuntza ziurtagiria aurkeztea. Oraindik ziurtagiririk ez baldin baduzu, UPV/EHUk Cambridge eta British Council-ekin  elkarlanean antolatutako deialdiei buruzko informazioa Hizkuntza gaitasunaren akreditazioak - Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetza - UPV/EHU web orrian aurki dezakezu.