Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Ikastaroa

Jarduera Praktikoak 2023

Unibertsitatea ezagutzeko lehen hurbilketa bat izan nahi duzu? Unibertsitateko ikastegietara joan eta graduko ikasketak modu praktikoan (esperimentuen, simulazioen, muntaketen, sorkuntzen, rol-playing-aren eta abarren bidez) ezagutu nahi al dituzu?

Euskal Herriko Unibertsitateak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, 2023ko maiatzaren 29tik ekainaren 23ra burutuko diren jarduera hauetan parte hartzera gonbidatzen zaitu.

Parte hartu ahal dutenak

Euskal Autonomia Erkidegoko Batxiler, Lanbide Heziketako Goi Mailetako Ziklo, Arte Ikasketa eta Kirol Ikasketetako lehenengo mailako ikasleak.

Aipatutakoez gain, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako irakasleak eta orientatzaileak ere bai.

Jardueren eskaintza apirilaren amaieran argitaratuko da eta izen-ematea webgune honen bidez egingo da maiatzaren 2tik 14ra.