Eduki publikatzailea

STEAM-Active proiektuan parte hartzen ari gara

Ekonomia Zirkularreko Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea eta Gipuzkoa Ingeniaritza Eskolako hainbat irakasle Erasmus+ deialdiko STEAM-Active proiektuan parte hartzen ari gara. Bertan, STEAM diziplinetarako Metodologia Aktiboetan oinarrituak material erabilgarriak sortu dira, ekonomia zirkularra garatu beharreko konpetentzia gisa sartuz. Webgunean e-Ikastaro bat dago eta inplementazio proiektu batzuk erakusten dira. Interesgarria izan daiteke unibertsitateetako edo bigarren hezkuntzako STEAM diziplinako irakasleentzat, eta doan erabil daiteke (CC-BY-NC-SA 4.0 lizentziapean).

STEAM-Active proiektua.