Gradu Amaierako Lana (GrAL)

Gradu Amaierako Lana proiektu, azterlan edo analisi bat da, 12 ECTS kreditu dituena eta graduaren amaieran egiten dena. Helburua da ikasketetan eskuratutako edukiak, gaitasunak eta trebetasunak garatzea eta sakontzea.

Irakasle batek zure aurrerapenak orientatu eta gainbegiratuko ditu. Lana amaitzean, memoria bat entregatu beharko duzu, eta zure lana ebaluatuko duen epaimahai baten aurrean aurkeztu.

Kontsultatu izen-emateari, gaiei eta defentsari buruzko informazioa zure zentruaren webgunean (informazio batzuk bakarrik daude eskuragarri zentroan matrikulatutako ikasleentzako).