Irteera profesionalak

Titulu honek Industria Ingeniaritza Teknikoa lanbide arautuan jarduteko gaitasuna ematen dizu bi espezialitatetan (Mekanika eta Industria Elektronika), CIN/351/2009 AGINDUAK zehazten duenaren arabera.

Industria sektoreko orotariko enpresetan: makina-erreminta, automobilgintza, energia, aeronautika, robotika, adimen artifiziala, eraikuntza, siderurgia…

  • Bulego Teknikoa eta I+G+B sailak. Proiektuen idazketa, sinadura eta garapena.
  • Antolakuntza eta Planifikazioa enpresa eremuan.
  • Produkzio-prozesuen kontrola eta garapena

Horretaz gain:

  • Zerbitzu-enpresak: ingeniaritza eta aholkularitza
  • Neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak eta txostenak egitea