GIEn ikasi

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola izen oneko ikastegi publikoa da, UPV/EHUren barruan dagoena, industria eta arkitekturaren arloko ingeniaritzetan erreferente.

Eskolan, graduak, nazioarteko titulazio bikoitzak, gradu bikoitzak eta masterrak irakasten dira, hauetan guztietan 1.500 ikasle direlarik matrikulatuta. Gaur egun, doktoreak dira eskolako irakasleen % 71a, 12 ikertaldetan parte hartzen dutenak.

Eskolak hitzarmen ugari dauzka ikasleen mugikortasuna sustatzeko, Europa eta beste kontinente batzuetako unibertsitate askorekin, bai eta Espainiako beste unibertsitate frankorekin ere. Hitzarmenak ere badira enpresa eta gune teknologiko askorekin praktikak eta gradu amaierako lanak enpresa eta guneotan egiteko.

Bi eraikinetan aritzen gara, bat Eibarren kokatuta dago eta bestea Donostian.