Breadcrumb

I_TFG kartel lehiaketa 2022-23

2022-23 ikasturteko GrAL/MAL-poster onenaren saria

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola – Donostia

Sariketa honen helburu nagusiak dira komunikazio zientifiko-teknikorako bitarteko grafikoen erabilera bultzatzea eta gure ikasleek beren GrAL/MALetan egiten dituzten lanak ikusgai egitea. Horretarako, parte-hartzaileek beren lanaren eta lortutako emaitzen berri emateko A1 tamainako poster bat aurkeztu behar dute.

Hiru sari eskudirutan banatuko dira.

  • GrAL/MAL-poster onenaren lehenengo saria: egiaztapen-diploma eta 350 € jasoko ditu (416,50 €, PFEZ atxikipena aplikatu ondoren)
  • GrAL/MAL-poster onenaren bigarren saria: egiaztapen-diploma eta 250 € jasoko ditu.
  • Ikasleriaren sari berezia: egiaztapen-diploma eta 300 € jasoko ditu.

 

Epaimahaia:

GrAL/MAL-poster onenen lehenengo eta bigarren sarien balorazioa bost kidek osatutako batzorde batek egingo du (Ikasle Kontseiluko ordezkari bat, Zentroko Zuzendaritzako ordezkari bat, Zentroko hiru irakasle), honako irizpide hauetan oinarrituta:

  • Diagramen, grafikoen eta bestelako erreminten erabilera egokia, informazio zientifiko-teknikoa modu bisual batean adierazi eta sintetizatzeko.
  • Burututako lanaren interesa modu erakargarrian adieraztea.
  • GrAL/MALa kalitatezkoa izatea.

Epaimahaiak aukeratu dituen eta azken fasera pasatzen diren posterrekin erakusketa bat egingo da, ikasleek Ikasleriaren Sari Berezia nori eman zuzenean bozkatzeko aukera izan dezaten. Bozkatzeko epea eta prozedura Eskolako web-orrian argitaratuko dira.

 

Nork parte har dezake?

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola - Donostian, 2022-23 ikasturtean zehar GrAL/MALa defendatu duen ikasle orok.

 

Zer bidali behar da?

Posterra formatu digitalean pdf-artxibo-mota erabiliz (gehienez, 25 MB). Gainontzean, formatua librea da baina ondokoak izan behar ditu:

  • Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako logoa
  • GrAL/MALaren izenburua eta egilearen izen-abizenak
  • Zein titulaziotan egin den
  • Tutore izan den irakaslearen izen-abizenak
  • Enpresan egin bada, enpresaren logoa

 

Epea: 2023ko urriaren 27a arte.

 

>> Izena emateko eta posterra bidaltzeko formularioa