I_grupo mejora ambiental

Ingurumeneko hobetze-taldea

HOBEKUNTZA TALDEAREN IZENDAPENA

UPV/EHUren Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak (GIE) honako pertsona hauek izendatu ditu ingurumen hobekuntzarako taldeko osakide gisa. 

Pedro García, Ingeniaritza Elektrikoa saila
Josu Maiora, Elektronika eta Telekomunikazioak Saila
Loli Martín, SGIkerreko teknikaria
Cristina Peña, Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza saila
Luis Mariano Mateos, Elektronika eta Telekomunikazioak Saila
Naroa López, GIEko ikaslea
Adrián González, GIEko ikaslea
Eneko Martínez, GIEko ikaslea
Gorka Alberro, Gizarte Erantzunkizunaren eta Ikasleen Zuzendariordea
Mercedes Urgoiti, Ingurumen Kudeatzailea
Xabier Ostolaza, Zuzendaria

Taldearen eginkizunak honako hauek izango dira, zuzendaritzak hobekuntzarako helburu gisa zehaztutako alderdi bakoitzean:

  • Alderdiaren sorburuan diren kausak identifikatu eta, ingurumen hobekuntzarako plana zehaztu baino lehen, aldez aurretik aztertu beharreko neurri zehatzak proposatu.
  • Hautatutako konponbideen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoaren analisian parte hartu
  • Ingurumen hobekuntzarako planean sartutako neurriak ezartzen lagundu.
  • Ingurumen hobekuntzarako planean sartutako neurrien jarraipena egin.
  • Jardun plan horren emaitzak erakundeko gainerako langileei jakinarazteko proposamenak egin eta hauen zabalkundean parte hartu.

 

INGURUMEN-KUDEATZAILEAREN IZENDAPENA

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak, Mercedes Urgoiti Agirre, Administrazio Burua izendatu du Ingurumen kudeatzailea, honako hauek izanik bere eginkizunak

  • Ingurumen hobekuntzarako sistema definitzeko proiektuaren barne lidergoa.
  • Ekoscan arauaren betebeharrak bete daitezela zaintzea, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola ingurumen alderdien emaitzak etengabean hobetuko direla bermatuz.
  • Sistemaren berri ematea sistema bera etengabeko hobekuntzarako prozesuaren oinarri.
  • Hautatutako konponbideen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoaren analisia gestionatzea. Ingurumen hobekuntzarako taldeak sustatzea.
  • Erakundearen ingurumen egoeraren ondorioak atera ahal izateko informazioa osatzea eta goi zuzendaritzari      proposatzea, hobekuntza helburu gisa ezarri beharreko alderdiak eta, hala badagokie, hurrengo ingurumen hobekuntzarako planean garatu beha rrekoak.

Legezko betekizunen betetze mailaren ebaluazioa gestionatzea eta, ahal behar  denean,  lege egokitzapenerako planaren jarraipena egitea.

 

HAUTAZKO KREDITUAK

Hautazko kredituak lortzeko aukera UPV/EHUko ikastegietako ingurumena hobetzeko taldeetan parte hartzeagatik