Breadcrumb

I_convalidaciones CFGS

Irakasgaiak baliozkotzeko aukera goi mailako heziketa zikloen bidez

Goi Mailako Heziketa Zikloen bidez irakasgaiak baliozkotzeko taula (ESTEKA), UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartua.

Eskaria egiteko epea: 
2023ko irailaren 4tik 15a arte.

Prozedura:

Idazkaritzako posta elektronikora eskaera orria bidali: gie.idazkaritza@ehu.eus

Eskaria egiteko baldintzak:
Honako gradu hauetan: Ingeniaritza Elektrikoko Gradua, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua, Ingeniaritza Mekanikoko Gradua, Ingeniaritza Zibileko Gradua.

  • Lehen mailako kredituen % 30 gaindituta izatea, hau da, 18 kreditu (baliozkotzen diren irakasgaiak lehen mailatik gorakoak dira).
  • Arkitektura Teknikoko Graduan lehen mailan eskatu ahal izango dira,kasu horretan lehen mailako irakasgaiak ere baliozkotzen direlako.

Erabakia:
Baliozkotzeen taula aplikatu eta horren arabera erabakiko da. Baliozkotutako irakasgaiak GAURren aitortu eta gero, ikasleari mezu elektronikoa bidaliko zaio, gura izanez gero, irakasgai gehiagotan matrikulatzeko.

Behin betiko erabakia posta arruntaz bidaliko zaio azaroan.

Goi Mailako Heziketa Zikloen bidez baliozkotutako irakasgaien prezioa da kredituen balioaren % 25

Eskari orrian  bertan zehazten da zer dokumentu aurkeztu behar den.