I_ezagut-gaitzazu-irakaskuntza-eredua

Irakaskuntza eredua

Irudia

Gure irakaskuntza eredua eredu propioa da, lankidetza, eleaniztasun eta inklusioa oinarri dituena, ikasleak zein bere ikaskuntzaren jabe bilakatu gura dituena, modu integral, malgu eta gizartearen premietara egokituan heziko dituena. Dena ikastalde txikietan garatzen da, ikasleen diziplina aniztasuna eta norberak zuzendutako ikasketa lehenetsiz.

  • Eskolak ikastalde murriztuetan

Ordenagailu praktiketako, laborategietako eta/edo mintegietako jarduerak egiteko, ikasleak ikastalde txikitan banatzen dira.

  • Tutoretzak

Irakasleek tutoretza orduak zehazten ditu, ikasleak hartu, orientatu eta beren zalantzak argitzeko. Honez gain, eskolak parte hartzen du Berdinen arteko tutoretzen programan, ikasle sartu berriek goragoko ikastaroetako ikasleen tutoretza jaso dezaten.

  • Etengabeko ebaluazioa

Gure irakaskuntza ereduak etengabeko ebaluazioa du oinarri, non ikaslea baita irakaskuntza-ikasketa prozesuan zehar modu jarraituan gaitasun espezifikoak eta zeharkakoak garatzen dituena eta garatzen ditu, besteak beste, jarduera praktikoak, ahozko eta idatzizko lanak eginez, proiektuak garatuz eta problema ireki eta praktikoak ebatziz.

  • Hezkuntza eleanitza

Graduak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez irakasten dira.