I_solicitud certificados

Ziurtagirien eskariak

1. Azken ikasturteko kalifikazioen agiria

Ikasleak, ikasturtea behin amaituta, ikasturte horretako kalifikazioen agiria eska dezake, NANa aurkeztuz. Agiri hori doan ematen da, eta eta ikaslea informatzeko veste baliorik ez du.

 

2. Norberaren ziurtagiri Akademikoa (NZA)

UPV/EHUk digitalki egingo ditu Norberaren Ziurtagiri Akademikoak.

WEB bidez eskatzea (soilik ikaslea matrikulatuta badago):

  • Eskaera GAUR aplikazioan egiten da.
  • Nahitaezkoa da helbide elektroniko pertsonala ematea ziurtagiri digitala helbide horretara bidali ahal izateko.
  • Hizkuntza aukeratu.
  • Ordainketa egin.
  • Gaueko prozesuan ziurtagiri digitala sortuko da eta ikasleak hurrengo egunean jasoko du bere helbide elektronikoan.

Helbide elektronikoaren bidez eskaera:

  • Eskabide-orria bete eta hona bidali: gie.idazkaritza@ehu.eus
  • Nahitaezkoa da posta elektronika pertsonala ematea eta hizkuntza aukeratu.
  • Adierazitako posta elektronikora bidaliko ditugu, abonu-agiria eta zenbatekoa banku-txartel batekin ordaintzeko egin beharreko urratsak.  
  • Abonatu ondoren, gaueko prozesuan ziurtagiri digitala sortuko da eta ikasleak hurrengo egunean jasoko du bere helbide elektronikoan.

Eskaera idazkaritzan:

Interesatuak berak egin behar du, NANa aurkeztuz.