Aukeratu modalitatea
Praktikak
Azken ikastaroetarako ikasleak, kredituen % 50a gaindituta dutenak, enpresan laguntzaile gisa lan egiteko gai direnak. Hitzarmen modalitate honetako ikasleek lanean egin dezaketen gehieneko ordu kopurua ikasten ari den graduaren araberakoa da:
- Industrialak (Ing. Mekanikoa, Ing. Elektrikoa, Elektronika eta Automatika Ing.): 750 ordu.
- Gradu Bikoitza (Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza): 600 ordu.
- Zibila: 550 ordu.
- Arkitektura teknikoa: 825 ordu.
Gradu Amaierako Lana
Azken ikastaroko ikasleak, enpresan hobekuntza proiektu zehatz bat egingo luketenak.
GrAL enpresan garatzeko ikasleak gutxienez 300 orduko egonaldia egin beharko du. Hitzarmen mota honek 1.200 ordu iraungo du gehienez enpresan.
Lan eskaintzak
Ikasle gradudunentzako zuzendutako zerbitzua. Lan eskaintzak Unibertsitateko GAUR plataforman txertatzen dira eskaintza horretan interesatuta dauden ikasleekin elkarrekintza izateko.
Gainera, eskaintzak Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako webgunean ere argitaratzen dira.