Master Amaierako Lana
Master Amaierako Lana (MAL) gauzatzeko, ikasleek, banaka, proiektu, memoria edo azterlan orijinal bat egin behar dute, zuzendari baten edo gehiagoren gidaritzapean, eta bertan masterreko ikasketa aldian jasotako prestakuntza gaiak eta lortu dituzten ahalmen, gaitasun eta trebetasunak bildu eta garatuko dira
MALa titulazioarekin lotutako gaitasun orokorrak aplikatzeari begira egingo da, baita datu garrantzitsuak bilatzeko, kudeatzeko, antolatzeko eta interpretatzeko trebatzeari begira ere, ikasleak gizarteari, zientziari, teknologiari edo etikari loturiko gai nabarmenei –normalean, bere ikasketa gaiei lotutakoei– buruzko gogoeta egin eta iritzia eman dezan eta gogoeta eta iritzi horiek kritikoak, logikoak eta sortzaileak izan daitezen.
Kontrola Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuan Masterraren kasuan, MALa 12 ECTSko irakasgaia da eta master bukaeran egiten da. Kasu gehienetan MALa kanpo erakundeekin lankidetzan garatzen da, praktika kurrikularren jarraian.
Lana amaitzean, memoria bat entregatu beharko duzu, eta zure lana ebaluatuko duen epaimahai baten aurrean aurkeztu. Kontsultatu izen-emateari, gaiei eta defentsari buruzko informazioa zure zentruaren webgunean (informazio batzuk bakarrik daude eskuragarri zentroan matrikulatutako ikasleentzako).
Enpresa kolaboratzaileak:
- Ariadna/Merytronic
- Cegasa
- CEIT
- CENER
- CIRCE
- Goiener
- Indar
- Ingeteam
- Ikerlan
- Jema
- PcVue SL
- Tecnalia
- Tekniker
- ZIV
- Ekilor
- Nexeya