Aurkezpena Zabalketa

Aurkezpena

Zabalketa Gobernuz Kanpoko Erakundea da, 1990ean sortua, eta Gizartea Eraldatzeko Sentsibilizazio eta Hezkuntza lanetan dihardu, bai eta nazioartean Garapenerako Lankidetza proiektuetan ere.

Estatutuen helburua da «interes orokorrari laguntzea, egoera ahulenean dauden pertsonen garapen integrala sustatuz (...) Bere helburuak lortzera bideratutako jardueretan, Zabalketak konpromiso berezia hartuko du giza eskubideen eta eskubide kolektiboen defentsa txertatzeko eta sustatzeko, genero-ekitate eraginkorra bultzatzeko, bertako kulturen ondarea zaintzeko eta sustatzeko, elkarrekiko elkarrizketa eta ikaskuntzak bultzatuz; eta tokiko gaitasunak indartzeko, ekologikoki iraunkorra den garapen-ingurune batean».

Munduan justizia soziala eraikitzearen alde lan egiten dugu. Hiritartasun global batean sinesten dugu, toki guztietako pertsona guztien eskubideak aktiboki defendatzeko inplikatzen eta artikulatzen dena. Garapen-ereduak eta paradigmak eraldatu nahi dituela, garapen hori inklusiboa eta iraunkorra izan dadin. Tokikoan inplikatzera gonbidatuta sentitzen dela, inpaktu globala izateko.

Ikasgela honen helburua da Zabalketa eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola irakaskuntzarekin, ikerketarekin, sentsibilizazioarekin eta komunikazioarekin lotutako jardueretan laguntzea, Eraldaketa Sozialerako hezkuntza sustatuz, Giza Eskubideekin eta pertsona guztien duintasunarekin kritiko eta konprometitua den ikasle baten prestakuntza integrala azpimarratuz. Zehazki, gela honek uretarako eta saneamendurako giza eskubidearen eremuan jartzen du arreta, eta prozesu eraldatzaileak sortzen ditu ingeniaritzaren jarduerarekin oso lotuta dagoen eremu batean.

Azken urteotan, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren eta Zabalketaren arteko lankidetza sendotuz joan da, Gipuzkoako Foru Aldundiak kofinantzatutako hezkuntza-proiektuen bidez, zentroko titulazioen curriculumean garapenerako lankidetza txertatzeko eta praktikak eta gradu amaierako lanak egiteko hitzarmenen bidez. Lankidetza horretatik abiatuta, egokitzat jo da lankidetza-modalitate berri hori sustatzea, gizartearen eta unibertsitatearen arteko harreman estuagoa eskatzen duen Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren prestakuntza-alderdian eragiten duen Ikasgela-Gizarte baten bidez.

Gela honetan aurreikusitako jardueren artean, honako hauek daude:

  • Uraren eta saneamenduaren giza eskubidearen gaia unibertsitate-curriculumean txertatza sustatzen duten ekintzak egitea.
  • Uretarako eta saneamendurako giza eskubideari buruzko ikerketa-programa bateratuak sustatzea eta gauzatzea.
  • Uretarako eta saneamendurako giza eskubidea sustatzen duten jardunaldiak, mintegiak eta kongresuak batera antolatzea.
  • Azterketa-, analisi- edo ikerketa-lan akademikoak egitea, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako irakasle eta ikasleen parte-hartzearekin.
  • Autonomia Erkidegoko, Estatuko edo nazioarteko foro, jardunaldi, biltzar, azoka eta abarretara joatea eta horietan batera parte hartzea.
  • Unibertsitateari uretarako eta saneamendurako giza eskubidearen inguruan zuzendutako prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekintzak garatzea.
  • Azterlan eta ikerketetan lortutako emaitzak zabaltzea (argitalpenak, webguneak, etab.).
  • Antzeko beste jarduera batzuk, bi alderdien interesekoak izan daitezkeenak eta unibertsitatearen eta gizartearen arteko transferentzia handitzea helburu dutenak.

Zabalketa sinadura argazkiak

Zabalketa GKEarekin sinadura