Breadcrumb

I_solicitud reconocimiento experiencia laboral

Lan-edo lanbide-esperientziagatiko aukerako kredituak aitortzeko eskaera

Kredituen baliozkotzea eskatzeko beharrezkoa da dagokion Zentro eta Ikasketa Planean matrikulatuta egotea.

Eskaera egiteko epea: 2023ko irailaren 4tik 15a arte.

Lan edo lanbide-esperientziagatiko aukerako kredituak aitortzeko prozedura.

Graduko ikasketan Kredituak Aitortu eta Transferitzeko Araudian, eta zehazki 9. Artikuluan, honako hau adierazten da:

“Aitorgarriak izan daitezke titulu ez-ofizialak eskuratzeko aukera eskaintzen duten unibertsitate-ikasketetan egindako kredituak, baita egiaztatutako lan-esperientzia nahiz esperientzia egiten ari den Graduari dagozkion gaitasunekin lotuta dauden egiaztatzeko, lan-kategorian eta egindako zereginetan oinarrituta eta enpresako praktiken berezko gaitasunekin bat etorriz, Graduko memorietan zehazten denaren arabera”.

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren Donostiako Egoitzako Akademia Antolamendurako Azpibatzordeak erabakiko du kredituen aitorpena bidezkoa den eta zenbatekoa den. Horretarako, eskaera bakoitza baloratuko da, lan-esperientzia eta lanbide-esperientzia egiten ari den Graduari dagozkion gaitasunekin lotuta dauden egiaztatzeko, lan-kategorian eta egindako zereginetan oinarrituta eta enpresako praktiken berezko gaitasunekin bat etorriz, Graduko memorietan zehazten denaren arabera.

Kreditu 1, lanaldi osoko 30 lan edo lanbide-eguneko esperientziaren baliokidea izatea erabaki da, gehienez 24 hautazko krediturekin.

​​

Aurkeztu beharreko egiaztagiriak hauek izango dira:

  • Eskabide-orria, behar bezala beteta
  • Lan-kontratuaren kopia
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan-bizitza) edo Langile Autonomoen Araubide Bereziko kotizazio-aldiaren ziurtagiria.
  • Lana egin duen enpresaren ziurtagiria, honako hauek jasoko dituena: lanpostua, lan-esperientziaren urteak eta lan-esparrua. Era berean, garatutako eginkizunen eta eskumenen deskribapena jaso beharko du.

 

Ebazpena:

Batzorde Akademikoak ebatzi ostean, korreo elektronikoz jakinaraziko zaio ikasleari.

Behin betiko ebazpena urria-azaroan bidaliko da posta arruntez.

Irakasgaien baliozkotzea lortzen dute ikasleek, ezarritako prezioen %25 ordainduko diote unibertsitateari.