I_solicitud año adicional

Urte gehigarriaren eskaera iraunkortasun arautegia agortzeagatik

Iraunkortasun arautegia

 

4. ARTIKULUA. Matrikulako urte kopurua

  • 4.1. Ikasleak matrikulako urte kopurua mugatua izango du bere graduko ikasketak amaitzeko; zehazki, graduak dituen maila kopurua eta beste bi urte gehiago izango ditu.
  • 4.2 Matrikulako urte horiek agortuta ez baditu graduko ikasketak amaitu, salbuespen gisa, eta behar bezala arrazoitu ostean, beste urte bat eska dezake. Horretarako, ikastegiko dekanoari edo zuzendariari idatzia aurkeztu beharko dio. Honek erabakia hartzerakoan kontuan hartuko ditu ikaslearen ikasketen espedientea eta beste gorabehera batzuk.
  • 4.3 Ikastegiko dekanoak edo zuzendariak hartutako erabakiaren kontra egin daiteke Unibertsitateko errektoreari gorako errekurtsoa aurkeztuz hilabeteko epean.

 

GARRANTZITSUA:

Beste urte bat eman bazaizu ikasketak amaitzeko, urte bakar hori daukazu. Matrikula partziala bada (60 kreditu baino gutxiagokoa), matrikula urte kopuruari dagokionean, urte erdia zenbatuko da eta beraz, 2 urte izango dituzu amaitzeko.

Kontuta izan matrikulatutako urteak direla zenbatzen dutenak. Matrikula egiten baduzu, irakasgaietara aurkezten ez bazara edo gainditzen ez badituzu, urte kopurua berdin zenbatuko da.

Zalantzarik baduzu jarri gurekin harremanetan gie.idazkaritza@ehu.eus helbidean.

 

Eskaera egiteko epea:

  • 2024ko ekainaren 19tik uztailaren 12a arte.

Nola:

Ebazpena:

  • Posta elektronikoz bidaliko da eta GAURen jakinaraziko da, automatrikula-aldian matrikula egin ahal izateko.