GISEL Definizioa eta Helburuak

Definizioa eta Helburuak

GISEL

Ingeniaritza Elektrikoaren ikerketa esparru zabalaren barruan, Energia Elektrikoko Sistemen Ikerketa Taldeak (GISEL) ondorengo hiru ikerketa-lerroak jorratzen ditu batez ere:

  •     Energia berriztagarrien integrazioa sistema elektrikoan, FACTS eta HVDC
  •     Baliabide Banatuen Integrazioa eta Sare Adimendunen Plangintza
  •     Sistema Elektrikoen Babesa

Ikerketa taldearen helburu orokorra bere jarduera arloeekin lotutako ikerketak garatzen laguntzea da, energia elektrikoaren sektoreko enpresen presentzia nabarmena duen tokiko ingurune produktiboan barneratuz. Horretarako, hamarkada bat baino gehiago darama lanean inguruko enpresetara teknologia garatzen eta transferitzen.

Gainera, taldearen helburua ikertzaile berrien prestakuntzan laguntzea da "Energia berriztagarrien integrazioa sistema elektrikoan" Masterrean eta "Energia elektrikoaren sistemak" Unibertsitate arteko doktorego programan parte hartuz.

Bi helburuen xedea da gizarteak aurre egin behar dien erronkei erantzuten laguntzea, energia garbi, merke eta guztiontzako bat lortzeko bidean. Horretarako, beste ikerketa-erakunde batzuekin lankidetzan aritzen da taldea, eta bere jarduera RIS3 (Research and Innovation Smart Specialisation Strategy) Europako Batasunak onartutako espezializazio adimenduneko estrategiaren helburuekin lerrokatzen du.