XSLaren edukia

Irakasleak

EIDER GOIKOLEA NUÑEZ

Ezagutza arloa
Kimika Ez-organikoa
Saila
Kimika Organikoa eta Ez-Organikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
eider.goikolea@ehu.eus

Kimikan lizentziaduna Manchester Metropolitan University-n eta UPV/EHUn 2003 eta 2004, bietan Sari Berezia lortuz, eta doktorea 2009-az geroztik (UPV/EHUn). UPV/EHUko irakasle eta postdoc ikertzailea (2009-2010), postdoc ikertzailea CIRIMAT-Université Paul Sabatier-en Prof. Patrice Simon-en taldean (2010-2011) eta CICenergiGUNE-ko ikertzailea (2012-2017). 2016-2017 tartean CICenergiGUNE-ko superkondentsadore taldeko burua izan zen eta 2017tik UPV/EHUko irakaslea da.

Doktorego tesi 2ren zuzendarikide, biak nazioarteko aipamenarekin. 14 ikerketa proiektu (2tan ikertzaile nagusia izanik), zenbait enpresa-proiektu eta hezkuntza berrikuntzarako proiektu batean aritu da. Aldizkari zientifikoetan argitaratutako 40 bat artikulu eta liburu kapitulu baten egilekidea. 50 ekarpenetik gora egin ditu estatuko eta nazioarteko biltzarretan eta 2ren antolakuntzan parte hartu du. Bere ikerketa lerro nagusia energia biltegiratzeko sistema elektrokimikoak dira, superkondentsadoreak eta kondentsadore hibridoak bereziki.