XSLaren edukia

Irakasleak

IBON ALONSO VILLANUEVA

Ezagutza arloa
Fisika Aplikatua
Saila
Fisika
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
ibon.alonso@ehu.eus

Fisikan lizentziatua (Egoera Solidoaren Fisika) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) 2001ean. Ondoren bi urtez ikerketa-bekaduna izan zen Ikerlan-IK4 zentro teknologikoan (sentsoreen departamentua), non espektroskopia optikoa prozesu industrialetan aplikatzeko proiektuetan parte hartu zuen.

2008an UPV/EHUn doktoratu zen, kristal likidoen taldean. Haren tesian batez ere kristal likido materialen propietate ez linealak eta egitura ikertu zituen. International Liquid Crsytal Society-k Glenn Brown saria eman zion 2010ean lan horregatik.

Hurrengo bi urtean (2009-2011) Tekniker-IK4 zentro teknologikoan ikertzaile lan egin zuen, mikro eta nanofabrikazio teknikak fotonikan eta biosentsoreetan aplikatuz.

2011. urtetik UPV/EHUko irakaslea da, Fisika Aplikatua II sailean, hasieran Farmazia Fakultatean eta, 2016tik, Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Meteorologia eta Ozeanografia, Optika eta Fisika Orokorra irakasgaiak eman ditu. Haren ikerketa lana oraindik kristal likidoekin lotuta dago, bai eta antzeko arlo batzuekin (optika ez lineala, kristal fotonikoak, plasmonika).