XSLaren edukia

Irakasleak

OSANE ORUETXEBARRIA FDEZ DE LA PEÑA

Ezagutza arloa
Analisi Matematikoa
Saila
Matematika
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
osane.oruetxebarria@ehu.eus

Matematikan Lizentziatua 1990ean. Ondoren bi urteko beka bat lortu nuen Ikerlan Ikerkuntza Zentroan egoteko. 1992.eko azaroan UPV/EHUko Matematika Sailean irakasle modura sartu nintzen, nire egiteko nagusia Analisi Matematiko arloko irakasgaien euskarazko eskaintza ezartzea zelarik. Honekin batera, nire doktoretzako ikasketak egin nituen eta 2002an J. Duoandikoetxea irakasleak zuzendutako tesia defendatu nuen. Zientzia eta Teknologia Fakultatean eskaintzen diren gradu desberdinetan irakasgaiak eman ditut, irakaskuntza euskaraz izanik. GrALen zuzendaritzarekin eta ebaluazioarekin osatu da eta Unibertsitateak eskainitako hainbat ikastaroetan parte hartu dut (metodologia aktiboak, IKTren ezarpena irakaskuntzan, Euskara edo Ingelesa). Irakaskuntzako bost bosturtekoak ditut. Heziketaren Berrikuntza Programaren partaide izan naiz, eta, “Matematikan Komunikaziorako Irakasle Talde Egituratua” agiria dugu. Hasieratik ikerkuntza proiektu desberdinetan parte hartu izan dut, zeinen diru iturrien jatorria hainbat erakundetan datza, laguntza guztiak deialdi lehiakorretan lortuz. Parte hartze horrek ikerkuntza artikuluen argitalpena eta emaitzen aurkezpena kongresuetan egin ahal izatea ahalbidetu dit. Bestalde, 2007ko otsailetik 2017ko otsailera arte Zientzia eta Teknologia Fakultateko Idazkari Akademikoa izan naiz, eta hainbat Batzordetan hartu dut parte. 2017ko otsailatik 2021eko martxora arte, Unibertsitate Sarbideko zuzendaria izan naiz.