JOSU HERNANDO PEREZ

JOSU HERNANDO PÉREZ

Foto Josu Hernando Pérez

Helbide elektronikoa: josu.hernando@ehu.eus

Josu Hernando Pérez. Irakasle Laguntzaile doktorea (doktore agregatu-kontratatua izateko akreditatua) da Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko Sailean, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean.

Curriculum Vitae

Josu Hernando Pérez irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, EHUn. Deustuko Unibertsitatean Historian lizentziatua, Historia Garaikidean doktorea da, Demografia Historikoan, Hiri Historian eta Medikuntzaren Historian espezializatua. Bi master ofizial egin ditu, Historia Garaikidean UPV/EHUn eta Irakasleen prestakuntzan VIUn. UPV/EHUko “Hiri Historia: Biztanleria eta Ondarea” ikerketa-taldeko kidea da, eta Zientzia Historiako irakaslea Medikuntza eta Erizaintza fakultatean. Era berean, Medikuntzaren eta Zientziaren Historiaren Euskal Museoko ikertzailea da. UPV/EHUko Historia Garaikideko Aldizkariko saileko editorea ere bada. Argitalpen ugari egin ditu, hala ikerketa-artikuluak nola liburu-kapituluak. Hainbat ikerkuntza-proiektu eta -saretan parte hartu du, Autonomia Erkidegoan eta Espainian. Ugaoko “Yute de la villa fabrikako emakumeen papera” proiektuaren ikertzaile nagusia da. Ikerketa-egonaldiak egin ditu Kopenhageko Unibertsitatean eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean.