Zure doktore-tesia gurekin egin nahi al duzu?

Irudia

Jarraian, zure tesia gurekin egin nahi baduzu jarraitu beharreko urratsak deskribatuko ditugu:

UPV/EHUko Doktoretza Programa Ofizialeko Master bat egitea.

Ildo horretatik, gure fakultateak eskaintzen duen ikerketa-masterra −eta bertan daude irakasle gure ikerketa-taldeko kide batzuk− Gizarte Komunikazioko Unibertsitate Masterra da.

Zeintzuk dira masterra egiteko baldintzak?

Bi aukera daude:   

  1. Graduko titulua (edo baliokidea) izatea.        
  2. Master Ofizialeko titulua izatea.

Kasu horretan, Masterreko Batzorde Akademikoak programa ofizial honekin lotura zuen ezagutza-arlo bateko master-titulua duten ikasleak onartzea aztertuko du eta, programa onartu ostean, aintzat hartzea eta kredituen transferentzia izapidetuko ditu. Prozedura horri buruzko informazio osoa: II. Kapitulua Kredituak aitortzea eta kredituen transferentzia.

Nola egin dezaket eta zeintzuk dira epeak?

Masterren izen ematea eta onarpena

 

Master eta Doktorego Eskolan izen ematea.

Izena emateko prozedura.

Doktoretza Programan onartu ostean, Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko tutore bat izendatuko zaizu. Era berean, gure ikerketa-alorrarekin bat datorren tesia egin nahi baduzu, ikerketa-taldekoa den zuzendari bat hauta dezakezu eta, horretarako, harekin harremanetan jarri eta zure proposamena onartzea baino ez duzu behar.  

Gehiago jakin nahi al duzu?

Doktoratu aurreko diru-laguntza eta kontratuak doktore-tesia egiteko:

Tesia egiteko doktoratu aurreko hiru kontratu-programa daude:  

Eusko Jaurlaritzaren Doktoratu aurreko Programa (kontsultatu azken deialdia)
UPV/EHUn ikertzaileak prestatzeko kontratazio deialdia (kontsultatu azken deialdia)
MEC (kontsultatu azken deialdia)