Eduki publikatzailea

HEZKUNTZA. "Emakumeak emantzipatu arteko ibilbide luzea/El largo camino hacia la emancipación femenina" erakusketa Emakumeak emantzipatu arteko ibilbide luzea/El largo camino hacia la emancipación femenina" erakusketa

Lehenengo argitaratze data: 2017/02/20

"Emakumeak emantzipatu arteko ibilbide luzea/El largo camino hacia la emancipación femenina" erakusketa dugu ikusgai gure ikastegian urtarriletik, eta 2017ko ekainaren 30 arte izango dugu ikusteko aukera.

Erakusketak Donostiako emakumeen historiaren zati bat jasotzen du, XIX. mendearen amaieratik gaur egunera artekoa, hezkuntza, lan eta eskubide politikoen gainean.

Erakusketa Feministaldia 2014an egon zen ikusgai lehen aldiz, Donostiako Emakumeak eta Hiria Foroak eta Plazandreok emakumeen plataforma politikoak antolatuta eta Donostiako Udaleko Berdintasunak eta Donostia Kulturak finantzatuta.

Erakusketaren helburua da emakumeen historia eta beren ekarpenak ikusaraztea eta, erakusketaren izenburuak adierazten duen bezala, "Emakumeak emantzipatu arteko ibilbide luzea"ren hainbat zertzelada erakustea.

Bisita erakusketaren arduradunak gidatuko du, hau da, María Ascensión Martínez Martín historialariak eta dokumentalistak. UNEDeko doktorea da Historian. Emakumeen historia eta gizarte politikari buruzko monografiko eta artikuluen egilea da. El Mundo egunkariko zutabegilea ere izan da. Maria Maeztu Forum Feministan eta Donostiako Udaleko Emakumeak eta Hiria Foroan parte hartzen du.

HEZKUNTZA ETA KIROL FAKULTATEA
1. Solairuko korridorea
Juan Ibañez de Santo Domingo, 1 - GASTEIZ
Martxoaren 7an - 12:30ean