título conferencias

Hitzaldiak eta Kongresuak

Eduki publikatzailea

MINORKULT JARDUNALDIAK 2022-2023 – ERALDAKETARAKO HEZKUNTZAREN BIDEA SORTZEN KULTURANIZTASUNEAN

Irudia

ANTOLATZAILEAK: Euskal Herriko Unibertsitateko UPV/EHU Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Graduetako Kulturartekotasun Hezkuntzako Minor edo Aipameneko irakasle taldea (Joseba Arregi, Andrea Perales, Aritza Saenz del Castillo, Naiara Escalante, Ander Azkarate eta Igone Palacios)

NORENTZAT:  Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Kulturarteko Hezkuntzako Minor edo Aipameneko ikasle taldeak (prestakuntzan dauden irakasleak direnak) lehentasuna badu ere, hezkuntza-komunitateko eragile guztiak daude gonbidatuta.

HEZKUNTZA HELBURUA: Minorkult Jardunaldiak profesional, ordezkari publiko, elkarte ezberdin, irakasle (jardueran eta prestakuntzan) eta kulturartekotasunean eta hezkuntza globalean adituen arteko topagunea da. Bertan eskubide zein eginkizun berdinak dituzten artean kulturartekotasun ideala eraikitzea da helburua, kulturartekotasun hezkuntza eraldatzile eta globala sustatuz. Horretarako, esperientzia, bizipen, proiektu eta mahai inguruak gauzatuko dira, bakoitzak bere kulturari uko egin gabe beste kulturekin harremana sustatuz. Era honetan, Kulturarteko Vitoria-Gasteiz bat bultzatuko da, gizarte eta mundu hobe bat erdiesteko.

DATA: 2022ko Azaroaren 14 eta 17a bitartean, goizeko ordutegian.

LEKUA: Lascagaray Ikerguneko Areto nagusia Miguel de Unamuno Etorbidea 3, | 01006 VITORIA-GASTEIZ). / (Salbuespena: osteguneko tailerra, pabiloian izango da)

ARDURADUNAK eta KONTAKTUA: Andrea Perales (andrea.perales@ehu.eus) eta Joseba Arregi