Sarrerako proba fisikoetan izena ematea 2018-19 ikasturtea: 2018ko apirilaren 18tik 25era

Proba fisikoetarako inskripzioa bai interneten bitartez, bai Fakultateko Idazkaritzan egin ahal izango da.

Interneten bitartez izena ematea

Aukera hau erabiltzen duenak argibide hauek jarraitu beharko ditu:

  • Aplikazioak eskatzen dituen datuak bete, apirilaren 18tik 25ra, biak barne.
  • Epe berean, dagokion puntuan zehazten den dokumentazioa posta-ziurtatuaz bidaliko da.
  • Bidalketa data egiaztatzeko, ikasleak data eta ordua adierazten duen sigilua NANaren fotokopiaren orrian jartzea eskatuko dio Posta-bulegoko langileari.

Dokumentazioa helbide honetara bidali:

  •     Hezkuntza eta Kirola Fakultatea. Jarduera Fisiko eta Kiroleko Atala
    Idazkaritza
  •         Lasarteko atea, 71
  •         01007 Vitoria-Gasteiz

Hezkuntza eta Kirol fakultateko, Kirol ataleko idazkaritzan izena ematea

Nahi duenak Fakultateko Idazkaritzan egin dezake inskripzioa. Horretarako, bertan aurkeztuko du dagokion puntuan zehazten den dokumentazioa.

IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA PROBA FISIKOAK EGITEKO IZENA EMATEKO EPEA

  •     Apirilaren 18tik 25era: 9:00 - 13:00 eta 15:00 - 16:30
  •     Apirilaren 20an (goizez bakarrik): 09:00 - 13:00

Tasak

Onartutako ikasle guztiei kobratuko zaie, nahiz eta gero probak ez egin.

  •     Orokorra: 84,43 €
  •     Maila orokorreko familia ugaria: 42,2 €
  •     Maila bereziko familia ugaria: 0 €
  •     %33 edo gehiagoko elbarritasun maila duten ikasleek: 0 €
  •     %65 edo gehiagoko elbarritasun maila duten senideek (ama, aita, anaia, arreba): 0 €

Aurkeztu behar den dokumentazioa

  •     Indarrean dagoen NANa, pasaportea edo gida-baimenaren fotokopia.
  •     Urte honetan egindako jatorrizko osasun ziurtagiria ondokoak jasoz, elkargokidearen zenbakia, sinatzen duen medikuaren izen-abizenak, eta izangaiak sarbiderako proba fisikoetan parte hartzeko osasun egoera onean dagoela
  •     Tasen murrizketa eskubidea duten ikasleek honako dokumentazio hau aurkeztuko dute:

FAMILIA UGARIAK

  •     Tituluaren kopia, jatorrizko agiria egin duen administrazioak konpultsatua.
  •     Interesdunaren etxean bizi diren pertsona guztien zerrenda duen administrazio egoitzaren ziurtagiria edo erroldatze ziurtagiria.

GUTXITASUNAK DITUZTEN PERTSONAK

  •     Minusbaliotasun maila adierazten duen ebazpenaren kopia, agiria eman duen administrazioak konpultsatua.
  •     Interesdunaren etxean bizi diren pertsona guztien zerrenda duen administrazio egoitzaren ziurtagiria edo erroldatze ziurtagiria.