matrícula_prácticum

PRACTICUM-AREN MATRIKULA

Practicum I Arabako Lurralde Historikoan egin behar da.

Practicum II eta Practicum III burutu daitezke Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetan, baita Nafarroan ere.

Ikasleak praktikak egiteko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastegia hautatuko du auto-matrikula sasoian eta espediente akademikoaren arabera.

Nafarroako Foru Komunitatean praktikak egin nahi dituzten ikasleek (bertan erroldatuak soilik) gustuko ikastegira AUTOPRACTICUM inprimakia eraman beharko dute, bertan osatu eta sinatzeko. Ondoren, inprimaki hori 1.5 bulegora ekarri edo bidaliko du ga-eum.practicum.dekanordea@ehu.es helbidera.

• Autopracticuma (Nafarroan erroldadutakoentzat soilik)

Gorputz Hezkuntzako minorreko ikasleek praktikak egin behar dituzte irakasle espezialista batekin eta dagokion laukian klikatu, matrikula egiterakoan.