ATE IREKIAK 2022

ATE IREKIAK 2022

Irudia

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea bisitatu nahi al duzu? Ikastegien instalazioak eta baliabideak ikusi nahi al dituzu? Eta graduko ikasketak xehetasunez ezagutu?

Apirilaren 4ean egingo ditugun Ate Irekietan parte hartzera gonbidatzen zaitu Fakultateak. Zure etorkizuneko ikastegia bisitatu eta zure unibertsitate ikasketei buruzko erabakia hartzeko behar duzun informazio guztia eskuratu ahal izango duzu.

Izen ematea:

Epea: Martxoaren 21etik 27ra
Parte hartzeko jarraitu beharreko urratsak:

*Adi!: pertsona batek ikasleari lagundu ahal izango dio senideentzako plazak eskaintzen diren Ate Irekietan bakarrik. Kasu horretan, laguntzaileak bere estekan eman beharko du izena.
Izen ematea banakakoa eta nahitaezkoa da. Inor ezingo da sartu aurretiaz izena eman ez badu.

Parte hartu ahal dutenak:

Unibertsitate ikasketak 2022-23 ikasturtean hasiko dituztenak:

  • Batxilergoko, Goi Mailako Heziketa Zikloetako, Arte eta Kirol ikasketetako bigarren mailako ikasleak
  • Unibertsitatera sartzeko aukera duten 25, 40 eta 45 urtetik gorako pertsonak
  • Unibertsitateko ikasleak eta tituludunak

Parte hartu ahal duten beste pertsona batzuk:

  • Ikasle bakoitzeko senitarteko bat gehienez (senideei ere zuzendutako jardunaldietan)