HEFA Fakultateko GRADUAK

mugikortasuna_fakultatekoikasleak

Fakultateko Ikasleentzako Mugikortasun Programak

  Hasiera

Fakultateko graduko ikasketetarako Mugikortasun Programak:

  • Erasmus programa
    Lauhileko bakarreko edo ikasturte osoko egonaldi akademikoak Europako unibertsitateetan (kontsultatu GAUR). Deialdian parte hartzeko baldintzak eta diru-laguntzak:  + Informazioa

  • SICUE programa
    Lauhileko bakarreko edo ikasturte osoko egonaldi akademikoak Espainiako unibertsitateetan (kontsultatu GAUR). Deialdia eta parte hartzeko baldintzak:   + Informazioa

  • Latinoamerika
    Lauhileko bakarreko egonaldi akademikoak Latinoamerikako unibertsitateetan (kontsultatu GAUR). Deialdian parte hartzeko baldintzak eta bekak: + Informazioa

  • Beste norakoak
    Egonaldi akademikoak mundu osoko unibertsitateetan, Europakoak, Latinoamerikakoak eta Espainiakoak izan ezik, lauhileko bakarreko edo ikasturte osokoak (kontsulatu GAUR). Deialdian parte hartzeko baldintzak eta bekak: + Informazioa

Mugikortasun programetan parte hartzeko bete beharreko baldintzak:

  • Hautaketa-prozesua hasi aurretik lehen mailako irakasgai guztiak gaindituta izatea.
  • 1. mailan 6 '5eko batez besteko nota izatea.
  • Latinoamerikako egonaldiak lauhileko bakarrekoak dira, luzatzeko aukerarik gabe.
  • Ez da GRALa hitzarmen akademikoan sartuko.
  • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako titulazioetan, Minorraren ezaugarriak direla eta, ezin izango da 4. mailan mugikortasun-programetan parte hartu.

 

Kontuan hartu beharreko gomendio garrantzitsuak:

  • Eskaera egin aurretik, ikasleak egiaztatu beharko du helmugako unibertsitatean UPV/EHUko bere titulazioan ikasitakoekin bat datozen irakasgaiak burutu ahal izango dituela. Plaza bat lortzeak ez du bermatzen hitzarmen akademikoaren oniritzia.
    • Mugikortasun-programei buruzko informazio orokorra Nazioarteko Harremanen webgunean dago. Mugikortasun-programei buruzko izapide guztiak GAUR bidez egiten dira.
    • Informazio guztia @ikasle.ehu.eus helbidera bidaliko da. Ezinbestekoa da helbide elektroniko hori erabiltzea.
    • Kontaktua fakultatearekin egingo da, hefa.internacional@ehu.eus helbidetik eta UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetarako Bulegotik (ORI). Garrantzitsua da bi bulegoekin komunikazio arina izatea.


Fakultateko masterreko ikasleentzako mugikortasun-programak

Mugikortasun-programetan parte hartu nahi duten fakultateko masterreko ikasleek fakultateko mugikortasun-koordinatzailearekin (hefa.internacional@ehu.eus) eta ikasten ari den edo ikasiko duen masterraren arduradunarekin kontsultatu beharko dituzte aukerak.

Araudia

Ohar garrantzitsua: araudi orokorraz aparte, programa bakoitzaren araudia eta baldintzak kontsultatu behar dira, Nazioarteko Harremanetarako Bulegoan (ORI) argitaratua.

Mugikortasun kalifikazioak bihurtzeko sistema

UPV/EHUko kalifikazioen eskalara egokitzeko proposamena mugikortasun programetan parte hartzen duten ikasleentzako kontsultatu daiteke hurrengo dokumentuan.  


 

Aplikazio habiaratuak

dest_art_faq_mugikortasuna