Breadcrumb

lan mundurako trantsizio bekak

2026 Hezkuntza-esparrutik lan mundurako trantsizio bekak

Behin Behineko Esleipenak

Informazioa

Hezkuntza-esparrutik lan-mundurako trantsizioa sustatzeko 3 hilabeteko esperientzia eskaintzen da, ikastetxe, lantegi edo erakundeetan.

Aurten gure fakultatean 36 beka eskainiko dira. Praktikaldi egonaldiek 3 hilabete iraungo dute, ikasleek 1.500 euro gordin eta formakuntza osagarria jasoko dute Unibertsitatetik. Ikasleek beraien egoeraren araberako praktikaldia hautatuko dute.

HAUTAGAIAK

  1. 2025/26 ikasturtean 4º mailan matrikulatuek, beti ere titulazioa bukatzeko 20 ECTS baino gutxiago falta bazaizkie, “uztaila-abuztua-iraila” praktikaldia.
  2. 2025/26 ikasturtean Graduko titulua eskuratu dutenek edo 2026/27 ikasturtean matrikulatutakoek, beti ere titulazioa bukatzeko 20 ECTS baino gutxiago falta bazaizkie, “urria-azaroa-abendua” praktikaldia.

ESLEIPEN IRIZPIDEAK

  • Elkarte, lantegi edo ikastetxeak ikastegiarekin praktiketarako hitzarmena sinatuta badu, trantsizio bekadun ikasleak ezingo du ordezkatu hitzartutako Practicum ikaslearen plaza.
  • Gradu bakoitzeko beka kopurua matrikulatua duen ikasle kopuruaren araberakoa izango da.
  • Praktikaldirako proposatutako erakundeak gutxienez 2 urtetako ibilbidea egiaztatua izan beharko du.
  • Ikaslearen akademi espedientea.
  • Lehentasuna izango dute aurreko deialdietan onuradun izan ez diren ikasleek.

IZEN EMATEKO BETE BEHARREKOA

  • Izena ematea Formularioaren bidez. 
  • Ikasleak praktika gunea aurkitu eta  praktika jarduera zehaztu beharko du (autopractricuma).

ONURADUNEK

  • EHUAlumniko kide izan beharko dute.
  • Praktikak hasi aurretik GAURen datu hauek gorde beharko dituzte: NANa edo AIZ, GSZ (Gizarte Segurantza zenbakia) eta IBAN zenbakia.
  •  Praktikak hasi aurretik, onuradunek Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Enplegu Zentroetako batean alta emanda egon beharko dute eta banakako prestakuntza-saio batean parte hartu.
  • Hitzordua eskatzeko: Praktikak, prestakuntza duala eta enplegagarritasuneko webgunea.
  • Desgaitasuna duten pertsonen kupora sartzeko, betekizuna UPV/EHUko Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak aintzatetsi beharko du.
  • Deialdi honetan beka bakarra eskuratu ahal izango dute.

DATAK:

Izen emateko azken eguna 2026ko Maiatzak 15.
Plaza esleitu zaien ikasleen zerrenda maiatzak 29an  webgunean argitaratuko da.