bolun_beroa

Boluntariotza

Irudia

Beroak harrera familiaren errealitatea ezagutarazteko eta harrera familientzako eta harreran dauden haur eta gazteentzako lan egiten du, programa eta proiektu ezberdinak burutuz.

BOLUNTARIOTZA PROGRAMA

Irteerak! Programan izan zaitezke boluntario. Formatu ezberdinetako ekintzak antolatzen ditugu: egun pasak, asteburu pasak eta udalekuak. Ekintza hauetan harreran dauden haurrek eta harrera familietako seme-alabek parte hartzen dute. Aisialdi ekintzak antolatzen diren arren, partaideek behar zehatzak dituzte eta behar horiek asetzea bilatzen da beraien egoera berdinean dauden haur eta gazte gehiagorekin espazioak elkarbanatuz.

  • Zer egingo lukete ikasleek boluntariotza aldian?

Harrerarekin lotutako behar zehatzak dituzte partaideek. Beraz, hezitzaile moduan behar horiei erantzun behar zaie. Behar hauek, pertsona batetik bestera desberdinak dira, bakoitzaren bizipenen araberakoak eta hau guztia kudeatzeko duten gaitasunen araberakoak. Hezitzaile moduan behar hauek kontuan eduki behar dira, eta hau guztiagatik konpromiso maila bat eskatzen da, hezitzaileak beraien erreferenteak izan daitezen.

HARREMANETARAKO DATUAK