EHUazoka 2026: Unibertsitate Orientaziorako Azoka
Zalantzak dituzu zein gradu, master... ikasi nahi duzun? Unibertsitate-zerbitzuei buruz gehiago jakin nahi duzu?
Zatoz EHUazokara!
Eskolak eta fakultateak, baita intereseko unibertsitateko-zerbitzuak ere, EHUko hiru campusetara joango dira hiru larunbatetan jarraian, 9:00etatik 14:00etara.
- DONOSTIA: urtarrilak 31
- VITORIA-GASTEIZ: otsailak 7
- BILBO: otsailak 14
Gure unibertsitatea eta eskaintzen diren graduak, masterrak... hobeto ezagutu eta zalantzak argitzeko aukera izango duzu, bi jarduera hauen bidez:
- Arreta pertsonalizatua stand-etan (sarrera librea)
- Informazio-saioak (aldez aurreko nahitaezko inskripzioa eta edukiera mugatua)
Informazio-saioetarako izen-ematea azoka bakoitzaren aurreko astelehenean irekiko da, goizeko 9:00etan, webgune honen bidez: www.ehuazoka.eus
- Urtarrilaren 26an, Donostiako EHUazokan eskainiko diren saioetarako.
- Otsailaren 2an, Vitoria-Gasteizko EHUazokan eskainiko diren saioetarako.
- Otsailaren 9an, Bilboko EHUazokan eskainiko diren saioetarako.