GASTEIZEN,BILBON ETA DONOSTIAN MINOR PROFESIONALIZATZAILEAK EGITEKO AUKERA
Lehen hezkuntzan eskaintzen diren lan irteera berezitua duten minorretan, akordio bat lortu da Hezkuntza eta Kirol Fakultatearen (HKF), Bilboko Hezkuntza Fakultatearen (BHF), eta Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen (HEFA) artean, 4. maila Bilbon, Gasteizen edo Donostian egin ahal izateko.
EPEA: 2023ko ekainaren 19tik 30era
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
- Eskaera aurkeztean, HEFAn Lehen hezkuntzako 3. maila egina izatea.
- 1., 2. eta 3. mailako irakasgai guztiak gaindituta izatea.
ZEIN DIRA AUKERAK
Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (10 plaza) | 10 plaza Gorputz Hezkuntzan | 7 Bilboko Hezkuntza Fakultaterako 3 Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultaterako |
Bilboko Hezkuntza Fakultatea (10 plaza) |
6 plaza Musika Hezkuntzan
4 plaza Atzerriko Hizkuntzan |
3 Hezkuntza eta Kirol Fakultaterako
|
Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (6 plaza) |
4 plaza Hezkuntza Berezian 2 plaza Atzerriko Hizkuntzan |
1 Hezkuntza eta Kirol Fakultaterako
|
PROZEDURA
- Lehen hiru ikasturteetako irakasgai guztiak gaindituta izatea.
- Lekualdatze eskaera egitea helmugako fakultatean (Bilboko Hezkuntza Fakultatean edo Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatearen) dagokion datetan (2023ko ekainaren 19tik 30era). Helmugako prozedura eta inprimakia erabili horretarako.
- Eskaintza baino eskaera gehiago baldin badago, irizpidea ikaslearen espedientea izango da.
- Lekualdatze eskaeraren erantzuna jasotzea.
- Lekualdatze eskaera egin arren, ikasleak ez badu erantzunik jaso, ikasten ari den fakultatean dagokion egunean matrikula egitea komeni da, ez dadin matrikularik gabe gelditu.
- Erantzuna baiezkoa bada, idazkaritzan burutu beharko du aldaketa prozesua.