HEFA Fakultateko GRADUAK

info_lehen

Lehen Hezkuntzako Gradua

Lehen Hezkuntzak 6 eta 12 urte bitarteko hezkuntza aldia hartzen du. Hezkuntza aldi horretan, haurren garapen pertsonalean eta soziokulturalean laguntzen da, eta bizitza osoko ikaskuntzarako oinarriak prestatzen dira. Irakasleen eginkizuna funtsezkoa da aldi horretan.

Lehen Hezkuntzako Graduan, beharrezkoa den prestakuntza akademiko teorikoa eta praktikoa eskuratuko duzu, erronka handi horri ekiteko. Haurren garapen pertsonalean laguntzeko beharrezkoak diren tresnak barneratuko dituzu, eduki zientifikoa, etikoa eta soziala, hizkuntzakoa, motorra, matematikoa eta teknologikoa duten gaien bidez.

Aukera izango duzu aipamen edo ibilbide hauetan espezializatzeko: Atzerriko Hizkuntza; Hezkuntza Berezia; Euskara, Hezkuntza Tresna; eta, Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuak Lehen Hezkuntzan. Egindako aipamenean, irakasle tutore eta irakasle espezialista gisa aritzeko gaitasuna eskuratuko duzu, batez ere, Atzerriko Hizkuntzaren eta Hezkuntza Bereziaren kasuan.

Horrez gainera, bigarren mailatik aurrera, nahitaezko praktiken bidez, hezkuntza proiektutan parte hartzeko aukera izango duzu hainbat ikastetxetan.

Sarrera baldintza: Euskarazko B2 titulua izatea.

Informazio zehatzagoa hurrengo esteketan aurkituko duzu:  Lehen Hezkuntzako Gradua (matrikulaikasketa planairakasleakegiaztapena, jarraipena eta akreditazioa)