HEFA Fakultateko GRADUAK

info_peda

Pedagogiako Gradua

Hezkuntza eta prestakuntza dira tresna eraginkorrenak bai gurea bezalako gizarte moderno baten garapenerako, bai gizabanako nahiz erakundeen hazkunderako. Gaur egungo jakintzaren gizarteak profesionalak behar ditu, aurrez aurre ditugun erronka berriei ekiteko. Haien esku dago transformazioaren motor nagusia.

Pedagogiako Graduak prestakuntza teorikoa eta praktikoa emango dizu prestakuntza sistemak eta prozesuak antolatzen, lantzen eta ebaluatzen ikas dezazun, hainbat arlotan. Hezkuntza eta prestakuntza ekintzak orientatzeko gai izango zara. Horretarako, prestakuntza jasoko duzu hainbat arlotan: giza eskubideak, komunikazioa, berrikuntza, psikologia, soziologia, gatazken ebazpena eta inklusioa, besteak beste.

Zentro, zerbitzu eta enpresa sare zabal bat dugu eskura, non nahitaezko praktikak egin eta lanbidea bertatik bertara ezagutzeko aukera izango duzun.

Informazio zehatzagoa hurrengo esteketan aurkituko duzu:  Pedagogiako Gradua (matrikulaikasketa planairakasleakegiaztapena, jarraipena eta akreditazioa)