Eduki publikatzailea

korrika 2019 Gipuzkoako campusean

Irudia

KORRIKA Gipuzkoako Campusetik pasako da eta, aurrekoetan bezala, oraingoan ere EHUk bertan parte hartuko du (2057km-a). Aurten EHUk desgaitasunak dituzten kideei aitortza egin nahi izan die eta aitortza honen izenean bi ikaslek eramango dute lekukoa. Bi ikasle horiek gure Fakultatekoak dira, Oier Esteban (Lehen Hezkuntza) eta Maria Aguero (Gizarte Hezkuntza).

Gure hitzordua ostiralean, APIRILAREN 12an izango da, 16:48tan, Tolosa hiribidean, (Osasun Zentroa Mutua Unibersal).

Beste jarduera batzuk:

  • 11:00 Txillardegi: Hizkuntza eta Filosofia liburuaren aurkezpena eta mahai-ingurua, I.M. Barriola eraikineko 3.8 gelan · Ekai Txapartegi (HEFA), moderatzaile lanetan · Lorea Agirre (Jakin) · Alaitz Aizpuru (Elkar) · Natxo Aiestaran eta Iñaki Zabaleta HEFAko irakasleak
  • 13:00 Txillardegiren Klika dokumentalaren emanaldia Kote Camacho egilearen aurkezpenarekin, I.M. Barriola zentroko auditoriumean

 

Animatu eta hurbildu! KLIKA KLIKA KORRIKA!;

 


Aplikazio habiaratuak

dest_mintegi irekia

dest_art_antropologia_mintegiak