HEFA Fakultateko GRADUAK

Nested Applications

dest_mintegi irekia

dest_art_antropologia_mintegiak

dest certamen oihenart

Jarduerak - Ekitaldiak

Filosofia mintegi irekia.Jon Umerez (EHU) :Joxe Azurmendiren Gizona abere hutsa da liburua soziobiologiari buruzko garaiko eztabaiden testuinguruan


Datorren ostegunean, hilak 12, Jon Umerezek (EHU) hitz egingo du Filosofia Mintegi Irekian, "Joxe Azurmendiren Gizona abere hutsa da liburua soziobiologiari buruzko garaiko eztabaiden testuinguruan" izango du izenburu. Ohiko moduan ordu batean hasiko da saioa, Fakultateko Batzar Aretoan, eta euskaraz izango da.

 

Laburpena.


Joxe Azurmendiren Gizona abere hutsa da liburua soziobiologiari buruzko garaiko eztabaiden testuinguruan
Joxe Azurmendiren lan oparoaren atal garrantzitsu bat giza naturari buruzko hausnarketari eskeinia dago. Ez da agian bere ekarpenaren zati ezagunena baina, nire ustez, ezinbestekoa da bere pentsamendua osoki ulertzeko.
Dagoeneko beste batzuk jorratu dute giza naturaren gaiak Joxe Azurmendiren obran duen lekua eta nire hitzaldi honek emaitza horiei beste atal bat gehitu nahiko lioke. Zehazki, biologiaren filosofiaren ikuspegitik helduko diot eta biologia ebolutiboaren eta genetikaren ekarpenen eta horien aurrean izan diren erreakzio batzuen testuinguruan laburki kokatzen saiatuko naiz.
Azterketa “Gizona abere hutsa da” (1975) liburura mugatuko dut, azpimarratu nahi dudalako argitaratu zen unea oso esangurutsua dela giza naturari buruzko nazioarteko eztabaidan, “soziobiologia”ren eta “gene berekoia”ren teorien sorrerarekin bat egiten duen heinean. Nire irudipena baita testuinguru horretan Joxe Azurmendik garatzen duen ikuspegia ez dela bakarrik guztiz garaikidea nazioarteko eztabaidarekin baizik eta auziari une horretan ematen zaion erantzun zorrotzenetakoen artean kokatu ahal dugula.