HEFA Fakultateko GRADUAK

Mugikortasuna

Eduki publikatzailea

Cambridge English (FCE eta CAE), Bulats eta IELTS azterketetarako izen-emate epea irekia

Lehenengo argitaratze data: 2017/10/09

UPV/EHUren egoitzetan egingo diren Cambridge English (FCE eta CAE) eta IELTS  azterketetarako izen-emate epea ireki da.

Deialdia gure unibertsitateko kide guztiontzako da (ikasleak, IIL eta AZP).

Mugikortasuna eskatuko duten ikasleentzat Bulats (Certiuni) eta Cambridge azterketak


Egutegia eta prezioak aurreratzearren, Certiuni (BULATS) eta Cambridge (FCE, CAE eta IELTS) elkarteekiko lankidetzaz.

BULATS izenekoak mugikortasun beka bat eskatu nahi eta horretarako behar den ingelesaren jakite maila ziurtatuta ez duten ikasleak ditu helburu.Cambridge-k eskainitakoak unibertsitateko kide guztiak ditu helburu.

-         Lehendabizikoz eskainiko da IELTS-a, ziurtagiri hau baldintza gisa jartzen duen unibertsitate baterako mugikortasuna eskatu nahi duten ikasleengana bideraturik.

-         FCE eta CAE etsaminei dagokienez, 2018-19 ikasturtean mugikortasuna eskatu nahi duten ikasleek azaro eta/edo abenduko etsaminak egin beharko dituztela hurrenez hurren, norberaren ziurtagiria garaiz lortuko badute.

-         BULATS-i dagokionez, iaz bezala, bi "deialdi" proposatzen ditugu, hauetako bakoitza hiru jardunaldik osatuta (gogoan izan jardunaldi bakoitza etsamina osoaren baliokide dela). Hortaz, azaroaren hasierarako, ikasleek lehenengo deialdiko nota jakin dezake eta, espero zuten maila jaso ez balute, bigarren deialdia egingo lukete azaroaren amaieran.

BULATS, Cambridge (FCE eta CAE) eta IELTS etsaminen ezaugarriak, prezioa eta datak.

BULATS

Ezaugarri nagusiak: enpresa munduko ingelesa, ez da jakite maila zehatz bat lortzeko etsamina, izan ere, etsaminaren gaitasun bakoitzean lotutako puntuazioak zehaztuko baitu jakite maila (60-74 puntu B2-ren baliokidea da; 75 puntutatik gora C1-en baliokidea). Nota gaitasun bakoitzean ("Reading and listening", " Writing" eta "Speaking") jartzen da eta ez da kalifikazio ertaina egiten. Proba guztiak online egiten dira (bai eta ahozko proba ere). Ezin da etsamina berrikusteko eskatu. Emaitzak, gutxi gora behera, astebetera jakinaraziko dira online eta ziurtagiriak 15 bat egunetan. Etsamina lehendabizikoz egin eta 2 urtetara egon daiteke etsaminaren gaitasun blokeetako bat errepikatzeko aukera, gaitasun horretan nota igotzeko asmoz (ordainketa berri bat), hau da, etsamina errepika daiteke partzialki.

Prezioa deialdiko:

Etsamina osoa: ("Reading and listening"," Writing" eta "Speaking"): 105,27€

Gaitasun bakoitzeko etsamina:

-         Reading and listening: 44,77€

-         Writing: 56,70€

-         Speaking: 56,70€

Egutegia: (egutegiaren helburua da ikasleek behar besteko epea izan dezaten, lehenengo deialdian behar duten maila lortu ezean, beste batera aurkeztu ahal izateko: azaroaren hasiera eta azaroaren amaiera edo abenduaren hasiera):

-         urriaren 25 eta 26an. Matrikula irekita urriaren 2an hasi eta etsamina egin baino 6 egun lehenago arte. Arabako Campusa. 25ean bi saio egongo dira (9.30 eta 15.00) eta 26an bakar bat (9.30).

-         Azaroaren 22 eta 23. Matrikula irekita azaroan hasi eta etsamina egin baino 6 egun lehenago arte. Arabako Campusa. 22an bi saio egongo dira (9.30 eta 15.00) eta 23an bakar bat (9.30).

Informazio orokor gehiagorako: http://www.bulats.org/es

UPV/EHUko etsaminei buruzko informaziorako:  https://www.ehu.eus/eu/web/nazioarteko-harremanak/certiuni

 

CAMBRIDGE

 

Ezaugarri nagusiak: ingeles akademikoa. Maila zehatz bat lortzeko egiten da: FCE edo CAE (FCE B2ri dagokio eta CAE C1-ren baliokidea). Gerta daiteke CAEra aurkeztu, gainditu ez baina nahikoa puntuazioa lortu B2 ziurtagiria eskuratzeko (nahiz "ziurtagiri" hau onartzen ez den unibertsitate guztietan). Proba guztien arteko batez bestekoa egiten da, baten bat gainditu gabe egonik ere. Ahozko probak aurrez aurre egiten da, etsamina CB (Computer Based) bada ere. Etsaminaren berrazterketa eska daiteke baina etsamina ikusi gabe eta ordaindu behar da. 2-3 astetan (CB-ren kasuan) eta hilabetera (Paper Based PBren kasuan), eskuratu ahal dira emaitzak online. Ziurtagiria hilabete bat beranduago iritsiko da. Behar besteko maila lortzen ez bada eta etsamina errepikatzen bada (berriro ordainduta), probaren atal guztiak egin beharko dira berriro. Ez da iraungitzen.

 

Prezioa deialdiko:

-         FCE (CB): 174 €

-         CAE (CB): 183€

Egutegia:

-         FCE CB: azaroaren 24an. Matrikula azaroaren 6ra arte irekita. Donostia eta Leioako campusa.

-         CAE CB: abenduaren 1ean. Matrikula azaroaren 6ra arte irekita. Donostia eta Leioako campusa.

Probei buruzko informazio orokor gehiago: http://www.examseuskadi.com/

UPV/EHUko etsamina eta matrikulazioari buruzko informazioa: http://www.examseuskadi.com/cambridge/upv/index

cambridgeupvehu@gmail.com

 

IELTS

Ezaugarri nagusiak: nazioarteko ingeles akademikoa (britainiar, amerikarra, australianoa…guztiak onartzen dira). Bitarikoak dira: akademikoa eta  General Training (unibertsitatearen eremuan gomendagarria da Akademikoa egitea). Ez da jakite maila zehatz bat lortzeko egiten, maila hori etsaminan lortutako puntuazioak (zenbakizko nota haztatua) zehazten baitu (5,5-6,5 B2ren pareko; 7-8 C1-en pareko). Helburuko unibertsitateek nota zehatza galdegin ohi dute. Paperean egiten da. Oraingoz ez dago onlineko bertsiorik. Bi urtetako balioa. Emaitzak 13 egunetara eta ziurtagiria 15 egun geroago.

 

Prezioa deialdiko:

-         IELTS: 212 euro

Egutegia:

-         azaroaren 11an. Matrikula azaroaren 6ra arte irekita. Donostiako campusa.

Probei buruzko informazio orokor gehiago: http://www.ihes.com/examenes/ielts/formato_ielts.html

http://www.ihes.com/examenes/ielts/resultados_ielts.html

UPV/EHUko etsamina eta matrikulazioari buruzko informazioa: cambridgeupvehu@gmail.com

 


contacto_nere_movilidad