Mikel Musatadi Larrucea

Mikel Musatadi Larrucea

Doktoratu-ondoko Ikertzailea

Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologian Doktorea

Zientzia eta teknologia Fakultatea

Mikel Musatadik IBeA ikerketa taldearekin egin zuen lehen lankidetza 2018/2019 ikasturtean, Ikasiker beka baten bidez. Ikasturte horretan Kimikan graduatu zen, bikaintasunaren eta espediente akademiko onenaren aipamenak lortuz, baita graduko sari berezia ere.

2019/2020 ikasturtean Ingurumen Kutsadura eta Toxikologiako Masterra osatu zuen. Ondoren, 2021eko urtarrilean, doktoretza aurreko kontratu bat eskuratu zuen Eusko Jaurlaritzaren eskutik, Zuloaga eta Olivares doktoreek zuzendutako tesia egiteko. 2024ko urrian amaitu zuen doktore tesia, Cum Laude kalifikazioarekin eta nazioarteko tesiaren aipamenarekin, Anberesko Unibertsitatean (Belgika) egindako lau hilabeteko egonaldiari esker. Tesiaren gai nagusia, bereizmen altuko masa-espektrometrian oinarritutako giza esposomaren ebaluazioa izan zen.

Mikelek inpaktu handiko aldizkari indexatuetan artikuluak eta berrikuspenak argitaratu, liburu-kapituluak idatzi, eta estatuko zein nazioarteko kongresuetan parte hartu du ahozko komunikazioekin eta posterrekin. Halaber, zientzia-dibulgazioko jardueretan aktiboki aritu da. Gainera, Espainiako Masa Espektrometriaren Elkarteko (SEEM) Ikertzaile Gazteen III. Jardunaldien batzorde antolatzaile eta zientifikoko kide izan zen 2025ean.

Irakaskuntzari dagokionez, Kimikako graduan eman ditu eskolak. Era berean, Bizkaia Talenteko Talentia programan parte hartu zuen, espediente akademiko onenak dituzten unibertsitateko ikasleei zuzendutako programa, eta Kimikako Graduko berrikuspen lan taldeko kide izan da 2024/25 eta 2025/26 ikasturteetan.

Gaur egun, Mikel bi urteko doktoretza ondoko egonaldia egiten ari da Anberesko Unibertsitatean, Covaci doktorearen gainbegiradapean, Eusko Jaurlaritzaren doktoretza ondoko bekari esker.