Comisión Estratégica de Modernización Administrativa

ADMINISTRAZIOA MODERNIZATZEKO BATZORDE ESTRATEGIKOA

1.– Administrazio modernizatzeko batzorde estrategikoak UPV/EHUk arlo honetan izango duen estrategia garatzeko ardura.

Osaera


2.– Honako kide hauek izango ditu:

  • Idazkari nagusia, bertako buru.
  • Unibertsitateko gerentea.
  • Kalitatearen ardura duen arloko errektoreordea.
  • Errektorearen gobernu taldeko bi kide, berorrek izendatuta.

Batzordeko idazkaria batzordeak egingo duen lehenengo bileran izendatuko da.

3.– Eginkizunak:

  • Aholkuak eman UPV/EHUren gobernu kontseiluari eta errektoreari, administrazio berrikuntza eta modernizazioaren arloan, UPV/EHUk bere jarduera guztietan eskainitako administrazio zerbitzuen hobe beharrez, hauen izaera edozein delarik (fisikoa zein elektronikoa), aplika litezkeen alderdi guztiak modu integralean harturik.
  • Bermatu administrazio modernizazioari loturiko plan estrategikoaren ildoak betetzen direla.
  • Proposatu gobernu kontseiluari administrazioa modernizatzeko planak, onets ditzan.
  • Proposatu gobernu kontseiluari, administrazio elektronikorako plan estrategikoa, onets dezan.
  • Lehenetsi administrazioaren modernizazioaren arloan izan beharreko jardun ildoak, arreta berezia eskainiz prozedura elektronikoak sortzeko arloari.
  • Sustatu IKTen erabilera unibertsitate administrazioa hobetu eta modernizatzeko eta areagotu hiritarren eta unibertsitateko kideen eskubide eta bermeekiko errespetua.
  • Balioetsi urtero modernizatzeko neurriak eta jarri jakinaren gainean gobernu kontseilua ekintzen memoria eta jarduera planaren inguruan.

4.– Administrazioa modernizatzeko batzorde estrategikoak, gutxien dela, birritan egin ditu bilerak urtean.