ADMINISTRAZIOA MODERNIZATZEKO BATZORDE EXEKUTIBOA

1.– Administrazio modernizatzeko batzorde exekutiboak arlo honetan garatu beharreko ekintzak zuzentzeko ardura, bai eta ekintzok gainbegiratzeko ere.

Osaera

2.– Honako kide hauek izango ditu:

  •  Idazkari nagusia, bertako buru.
  • Idazkaritza nagusiko koordinaziorako arduraduna.
  •  Idazkaritza nagusiko berrikuntza eta modernizaziorako arduraduna.
  • IKTen gerenteordea.
  •  Informazioaren segurtasuneko arduraduna.
  •  Arautegi eta prozesuen arloko aholkularia.
  • Kalitate zerbitzuko zuzendaria.

Batzordeko idazkari gisa arituko da idazkaritza nagusiko burua izango da, ahotsaz baina botorik gabe.

3.– Eginkizunak:

  • Garatu administrazioa modernizatzeko planak, administrazioa modernizatzeko batzorde estrategikoak ezarritako irizpide eta lehentasunei begiratuta.
  •  Eraman gobernu kontseiluari bere arloan ezarri beharreko arautegia eta proiektuak, onar ditzan.
  • Planteatu bestelako unibertsitate, erakunde eta enpresekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmen eta akordioak.
  •  Bermatu legeak ezarritako eskakizun guztiak bete daitezela, administrazio elektronikoari eta unibertsitate zerbitzuen erabilerari, sinadura elektronikoari, administrazio eta dokumentuen gestioari, datuen babesari, gardentasun eta elkarreragingarritasunari, informazioaren segurtasunari eta dokumentuen artxiboari loturiko arlo guztietan.
  • Erabaki UPV/EHUk aipatu arlootan burututako jarduerak hobetu eta modernizatzeko beharko liratekeen ekintzen linea espezifikoak.
  • Jarraipena egin, administrazioa modernizatzeko eta administrazio elektronikorako planetan ezarritako ekintzei, leudekeen desbideraketak zuzentzeko hartu beharreko neurriak hartuz.
  • Sortu, aldi baterako taldeak edo, hala beharko balitz, batzordeak, batzorde iraunkor hauez gain, beharreko iritziko balie.
  • Proposatu idazkari nagusiari aldi baterako sortuko lituzkeen lan talde edo batzordeetako kideen izendapena.
  • Koordinatu talde eta batzordeen lana, horietako bakoitzaren eta guztien baterako jarduera ahal denik eta hobe izan dadin.
  •  Berrikusi eta probatu, aipatutako eremuetan zehaztuko liratekeen prozesu eta eragiketa prozedurak.
  •  Gainbegiratu UPV/EHUren zerbitzuen kartaren bilakaera, administrazio elektronikoaren eta definitutako prozesu eta prozeduren garapenarekiko koherentziaz moldatuko bada.
  •  Integratu modernizazio planetan zeresanik duten arloen zerbitzuen kartak.
  •  Diktaminatu UPV/EHUren dokumentazioaren sailkapenaren inguruan, bai eta berori artxibatze eta bizitza zikloaren inguruan ere.
  • Bermatu administrazioaren modernizazioari loturiko arlo guztietan ezarritako jarraibideak betetzen direla.
  •  Aztertu, administrazioa modernizatzeko planaren ezarpenean sortzen doazen problematika eta gorabehera esanguratsuenak, hobekuntzak proposatuko badira.
  •  Sustatu unibertsitate administrazioaren etengabeko hobekuntza, berori hobetzeko burutu beharreko ekintza espezifikoa definituz, kasuan kasuko adierazleei jarraipena eginez.
  •  Interpretatu eta ebatzi bere jardun arloan sor litezkeen gatazkak, barne bere arloko organo eta/edo pertsonalaren funtzioak burutzearen ondorioz sortutakoak.
  •  Jakinaren gainean jarri organo eskudunak, indarreko politika eta arautegian arau hausteak eta eskatu, hala balegokio, hartu beharreko neurriak har ditzan.
  •  Zabaldu bere arloko eremuari loturiko alderdi guztiak eta eman unibertsitateko kideei honi loturiko jakintzaren berri.
  •  Gobernu organoek emanen lizkiokeen beste edozein eginkizun eta, bere arloan, bestelako organoei esleituta ez direnak, bai eta, behar denean, arautegi honek ezabatutako batzordeenak ere, arauotan jasotzen ez diren beste maila batzuei esleituta ez badaude.

4.– Batzordea batzordeburuak dei egin bestetan bilduko da.
Batzordeko kideez gain, bileretan parte ahal izango dute batzordeburuak gonbidatu gisa dei egingo lituzketen pertsonek.