Dokumentuen legeztapenari buruzko ohiko galderak

1. Nola legeztatzen da unibertsitateko titulu ofiziala?

Hagako hitzarmena sinatu duten herrialdeetan:

  1. Dokumentua sinatu duten agintarien sinadura egiaztatu behar du Hezkuntza Ministerioko Tituluen Zerbitzuak
  2. Dokumentua legeztatzea Justizia Ministerioaren Legeztatze Atalean.

Hagako hitzarmena sinatu ez duten herrialdeetan:

  1. Dokumentua sinatu duten agintarien sinadura egiaztatu behar du Hezkuntza Ministerioko Tituluen Zerbitzuak.
  2. Dokumentua legeztatzea Kanpo Harremanetako Ministerioko Legeztatze Atalean.
  3. Aurreko sinadurak egiaztatzea dokumentuak ondorioak sortu behar dituen herrialdeko Espainiako ordezkaritza diplomatikoak edo kontsularrak.

2. Nola legeztatzen da berezko titulua?

Hagako hitzarmena sinatu duten herrialdeetan:

  1. Errektoreak sinatutako ziurtagiria (UPV/EHUko Idazkaritza Nagusian eskatu).
  2. Dokumentua sinatu duten agintari akademikoen sinadurak egiaztatu behar ditu unibertsitateak izendatutako notarioak.
  3. Notarioaren sinadura egiaztatu behar du Euskal Herriko Notarioen Elkargoko dekanoak.


Hagako hitzarmena sinatu ez duten herrialdeetan:

  1. Errektoreak sinatutako ziurtagiria (UPV/EHUko Idazkaritza Nagusian eskatu).
  2. Dokumentua sinatu duten agintari akademikoen sinadurak egiaztatu behar ditu sinadura horiek ezagutzen dituen notarioak.
  3. Notarioaren sinadura egiaztatu behar du Euskal Herriko Notarioen Elkargoko dekanoak.
  4. Dokumentua legeztatzea Justizia Ministerioaren Legeztatze Atalean.
  5. Dokumentua legeztatzea Kanpo Harremanetako Ministerioko Legeztatze Atalean.
  6. Aurreko sinadurak egiaztatzea dokumentuak ondorioak sortu behar dituen herrialdeko Espainiako ordezkaritza diplomatikok edo kontsularrak.

3.- Eska dezaket unibertsitateko titulu ofiziala nire etxera bidaltzea?

Ez, baina ondoko lekuetara bidaltzea eska dezakezu: zure etxetik hurbilen dagoen gobernuaren ordezkaritza edo azpiordezkaritzara, enbaxada edo kontsuletxetara. Horrelakoetan, posta egiaztatu bidez bidaliko dira dokumentuak. Horretarako, ikastegiko idazkaritzarekin jarri behar zara harremanetan.

4.- Zein herrialdek sinatu dute Hagako hitzarmena?

5.- Berezko master bat egin dut UPV/EHUn. Zer egin behar dut titulua legeztatzeko?

Master hori ohiko agiri pribatuen bide beretik legeztatu daiteke, hau da, notarioan; izan ere, Hezkuntza Ministerioak titulu ofizialetako sinadurak baino ez ditu egiaztatzen.

6. Egun, Mexikon bizi naiz eta han egiten dut lan, eta eskatu didate doktore tituluan Hagako zigilua jartzea. Ezin naiz Euskal Herrira joan. Zer egin dezaket?

Titulua (jatorrizkoa) Hezkuntza Ministeriora bidali eta ministerioak egingo ditu izapideak, hau da:

  • dokumentu ofizialeko sinadura egiaztatu edo
  • Justizia Ministeriora bidali zigilua jartzera (Mexikok Hagako hitzarmena sinatu zuen)

Justizia Ministerioak posta egiaztatu bidez igorriko dizkizu dokumentuak, eskariak zeuk adierazitako helbidera.

7. Egun, Txilen bizi naiz eta bertan egiten dut lan, eta eskatu didate doktore tituluan Hagako zigilua jartzea. Ezin naiz Euskal Herrira joan. Zer egin dezaket?

Titulua (jatorrizkoa) Hezkuntza Ministeriora bidali eta ministerioak egingo ditu izapideak, hau da:

  • dokumentu ofizialeko sinadura egiaztatu edo
  • Kanpo Harremanetako edo Koordinazioko Ministeriora bidaltzea zigilua jartzera (Txilek ez du sinatu Hagako hitzarmena).

Kanpo Harremanetako edo Koordinazioko Ministerioak posta egiaztatu bidez igorriko dizkizu dokumentuak, eskariak zeuk adierazitako helbidera.

8.- Zelan aurkeztu behar dira ikasketa planak eta programak?

Ikastegiko idazkaritzara joan behar zara. Batetik, ziurtagiria egingo dizute eta, bestetik, ikasketa plan eta programaren kopia zigilatua eta zenbakitua (orriz orri), era honetara antolatua:

  • Ikasketa plana
  • Programa ordenatua, irakasgaia gaindu zen ikasturtearen arabera.
  • Gainditutako irakasgaiaren programa, irakasgaia gainditu zuen ikasturtekoa.
  • Komenigarria da bi aldeetatik inprimatzea.
  • Bukaeran orri zuria sartu (diligentzia jartzeko).


Eskari egileak koadernatu egingo ditu ikasketa plana eta programa (zigilatuak eta zenbakituak), kanpo utzita idazkari akademikoaren ziurtagiria.
OHARRA: Karrera bi ikasketa planei jarraituz ikasiz gero, koaderno bat aurkeztu beharko da ikasketa plan bakoitzeko eta gainditutako irakasgaietarako.