EGINKIZUNA ETA IKUSPEGIA

Eginkizuna

UPV/EHU unibertsitate publiko bat da, gizartearen goi mailako hezkuntza premiei erantzuten diena eta kalitatezko ikerketa gauzatzen duena, lankidetza bidez ezagutza sortuta eta gero hura lurralde inguruneari eta nazioarteko komunitateari transferituta. Euskal gizartean erroturiko unibertsitatea da, munduari irekita dagoena, eta gogoeta eta pentsamendu kritikorako espazio aske bat eskaintzen duena. Liderra da euskarazko prestakuntzaren arloan, eta bereziki zaintzen du euskal kultura, konpromiso etikoz eta sozialaz lan eginez.

Ikuspegia

  • Graduko eta graduondoko eskaintza eleaniztuna, jasangarria eta kalitatezkoa sustatzea, bai ikasgeletan bai sarean, euskal gizartearen premiei erantzuteko.
  • Ikasleak graduondoko ikasketetara  erakartzea, eskaintza dibertsifikatuta eta bideratuta gero eta interes handiagoa duten arloetara, baita unibertsitatean balio bereizgarria duten horietara ere.
  • Graduko eta graduondoko egungo prestakuntza eskaintza euskal gizartearen premietara egokitu dadin bultzatzea, oraingo ikasketak moldatuta (graduko eta graduondoko titulu bikoitzak, pasabideak, ikasketa desberdinak aldi berean egitea, besteak beste) eta titulu berriak eta erakargarriak sortuta hainbat arlotan.
  • Gradu eta graduondokoetan sareko irakaskuntza duten taldeak eta ibilbideak ezartzea pixkanaka.
  • Inplikatutako eragile eta erakundeekin batera, ikasleen unibertsitate aurreko orientazioa (DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa) areagotzea, unibertsitate ikasketak modu egokian hasi eta garatzen laguntzeko.
  • UPV/EHUren eskaintza akademikoa  zabaltzeko estrategia bat garatzea, ikasleei eta, oro har, gizarteari prestakuntza eskaintzaren aukerak ezagutzera emateko.