PLAN ESTRATEGIKOA EGITEKO METODOLOGIA

Plan Estrategikoa partaidetza prozesu baten bitartez egin da, non unibertsitateko eta gizarteko hainbat kolektibok izan duten parte hartzeko aukera. Hiru fasetan garatu da: atariko fasean, oinarrizko dokumentu bat idatzi, eta gero Klaustroan onartu da; tarteko fasean, unibertsitateko kideek eta Gizarte Kontseiluak ordezkaturiko gizarteko ordezkariek proposamen bat landu dute; eta, azken fasean, plana aurkeztu eta Gobernu Kontseiluak onartu du.

1.- Atariko fasearen helburua oinarrizko proposamen bat prestatzea zen, UPV/ EHUko Klaustroko kideek horren gainean ekarpenak egiteko eta ondoren hura eztabaidatu eta onartzeko. Unibertsitateko kideen partaidetzaz egindako eta uni bertsitateko hainbat erabaki instantziek onartutako UPV/EHUko beste plan ba tzuetako ekarpenak bildu zituen proposa men horrek.

2.- Bigarren fasean partaidetza prozesua burutu zen, eta horren bidez unibertsitateko kideek eta herritarrek ekarpe- nak egin zizkioten Plan Estrategikoaren proposamenari.

Fase honetan zehaztu ziren ardatz bakoitzeko helburu estrategikoak lortzeko ildo eta ekintza estrategikoak. Parte hartzea bi mailatan eman zen: barrukoan eta kanpokoan.

Barne partaidetzako prozesua identifikaturiko ardatz bakoitzerako eratutako lan batzordeen bidez egituratu zen. Batzorde bakoitzak helburuak lortzeko aukera emango duten ildo estrategikoak zehaztu eta ekintzak identifikatu zituen.

Batzordeetako kideak kasuan kasuko ar- datzari lotutako unibertsitateko taldeen ordezkariak izan ziren, eta ardatz bakoitzari dagokion arloan eskumenak di- tuzten errektorego taldeko kideek edota zuzendaritza organoetako kideek dinamizatu zituzten (koordinatzaileak) batzordeak. Batzordeko koordinatzailearen ardura izan zen ekarpenak jasotzea, lane- rako dinamika eta metodologia proposatzea, eta proposamena lantzea.

Batzorde bakoitzak, beraz, kide hauek izan ditu:

  • Koordinatzailea.
  • Ardatzetako bakoitzari lotutako Es tatutu Batzorde bakoitzeko kide bat: Graduko Batzordekoa eta Graduondoko Batzordekoa, prestakuntza ardatzerako; Ikerketa, Garapen eta Be rrikuntza Batzordekoa, ikerketa ar datzerako; Berdintasun Batzordekoa, Garapenerako Lankidetzako Batzordekoa eta Euskara Batzordekoa, gizarte ardatzerako; Unibertsitateko Irakasleen Batzordekoa, pertsonen ardatzerako eta, azkenik, Estatutuak eta Arautegiak garatzeko Batzordekoa, gobernantza eta baliabideen ardatzerako.
  • Graduondoko Batzordeko ikasle bat.
  • Ardatz estrategikoari lotutako AZPko langileen ordezkari bat, ardatzaren koordinatzaileak proposatuta.
  • Ardatz estrategikoari lotutako sei irakasle-ikertzaile, edo batzordea 15 kidez osatuta egoteko beharrezkoa den kopurua.

Taldeetan parte hartzeko nahikoa zen interesa izatea eta nork bere burua eskaintzea.

Parte hartzeko eskaerek gomendatutako partaide kopuru gehiena –15 lan batzor- de bakoitzeko– gainditu zutenez, honako irizpide hauen arabera egin zen kideen hautaketa: oreka campusetan, oreka generoan, oreka jakintza arloan, kideen erdiak gutxienez elebidun izatea.

Kanpoko partaidetza antolatzeko, Gizarte Kontseiluaren laguntza jaso zen, eta gizartearen ekarpenak lan talde bakoitzera bideratzeko modua proposatzeko eskatu zitzaion.

3.- Azkenik, amaierako fasean, aurreko partaidetza prozesuaren emaitza jaso, eta plan estrategikoaren lehenengo bertsio bat landu zen; bertan, ildo estrategikoak, eta haiek Gobernu Kontseiluan aurkezteko, eztabaidatzeko eta onartzeko ekintzak eta adierazleak definitu ziren.