AURREKARIAK

37 urteko ibilbidean, Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) heldutasunera iritsi da, eta aintzatespena duen unibertsitate gisa errotu da gure ingurunean ez ezik, nazioartean ere.

UPV/EHUk 300.000 ikasle baino gehiago prestatu ditu jada; bere ikasketen eskaintza eleaniztuna egokitu du Europako estandarretara; aurrerapen nabarmenak egin ditu ikerketan; eta, euskal gizartearen konfiantza irabazi du, aurrerapen zientifiko eta teknologikoaren alde eginez eta erakunde solidarioa, konprometitua eta sozialki arduratsua dela erakutsiz.

Izan ere, haren estatutuetako lehenengo arti- kuluak honela dio: «UPV/EHU zuzenbide pu- blikoko erakunde bat da, gizartearen  zerbitzura dagoena. Erakunde autonomiaduna da, nortasun eta ahalmen juridikoak dauzkana, bai eta ondare propioa ere. Goi mailako irakaskunt- za eskaintzen du, bere eskumenen eremuan, honako hauen bitartez: irakaskuntza, ikerketa, ikasketa, kultura eta unibertsitate hedakuntza, eta bere jardueren oinarri diren gestio prozesuak eta zerbitzuak. Bestalde, euskal gizartearen pre- miei erantzungo die, bai eta historiak eta aldaketa sozioekonomiko, politiko eta kulturalek ekarritakoei ere. Kultura eta zientzia unibertsalaren jakintza ere zabalduko du gizartean, eta euskara eta euskal kultura bultzatuko ditu bereziki. Eraberean, ekonomia, gizarte eta ingurugiroaren jasangarritasunerako irizpideei jarraiki eramango ditu aurrera eguneroko zereginak.»

UPV/EHUk beren plan estrategikoa berritzeari ekin dio 2018an. Orain arte indarrean egondako plana 2011ko abenduaren 15ean egindako Klaustroan onartutako plangintza estrategikoaren oinarrien gainean egin zen. Aipatutako plan estrategikoa Gobernu Kontseiluak onartu zuen, 2012ko ekainaren 21ean, eta 2017. urtea finkatu zen plana amaitu eta berrikusteko data gisa.

UPV/EHUk berezkoa duen dinamismoa dela eta, beharrezkoa da haren jarduera ildo nagusiak etengabe eguneratzea, errealitate berrietara egokitu daitezen. Plan estrategikoa berritzea guztiz beharrezkoa da, erakundeari azken urteetan nabarmen aldatutako testuinguru demografiko eta sozioekonomikora egokitzen laguntzeko.

EAEko unibertsitate publiko bakarra denez, UPV/ EHUk bertako giza kapitala prestatzeko eragile nagusia izatearen zeregina betetzen du; era be- rean, zientzia ekoizpen handieneko entitate gisa eratzen da, eta oinarrizko eginkizuna betetzen du ere euskararen garapenean eta normalizazioan. UPV/EHU eragile nagusietako bat izango da Euskal Herriko etorkizun kulturalaren, sozialaren eta ekonomikoaren eraikuntzan. Errealitatearen analisi xehe bat eta epe ertain eta luzerako haren estrategien proiekzio egoki bat egitea ezinbeste-koa da, haren ekarpena aberatsa eta esanguratsua izan dadin.

UPV/EHUk euskal gizartearen garapen kultu- ralean, sozialean eta ekonomikoan bereganatu duen garrantzia arreta handiz zaindu eta etengabe egindako lanaren emaitza da. Orain dela gutxi arte, UPV/EHUk, bere eginkizuna eta ta- maina zela eta, ez zuen betetzen I+G+B arloan zegokion trakzio eginkizuna, Zientzia, Teknolo- gia eta Berrikuntzaren Euskal Sisteman. Proze- su horretan ezinbestekoa izan da Nazioarteko Bikaintasun Casmpusa Euskampus proiektua, hura izan baita UPV/EHUren erronka aipatutako sistema horren eragile giltzarria eta erabakiga- rria izatera iristeko. Horretarako, unibertsitatea eta lurraldea lotzen dituzten aliantza estrategikoak sortu dira, zeinak, aldi berean, nazioarteko bikaintasuna eta proiekzioa sustatzeko palanka gisa balio baitute.

Euskampusek Nazioarteko Bikaintasun Cam- pusaren kalifikazioa jaso zuen proiektuaren amaieran, 2015ean. Agregazioak bere ahalme- nak aktibatu ditu gizartearen erronkei eta premiei kooperazioan eta diziplina aniztasunean oinarrituriko ikuspegi baten bitartez erantzu- teko, eta lehentasuna eman dio nazioarteko proiekzioari, eta arlo horretan UPV/EHUren eta Bordeleko Unibertsitatearen Nazioarteko Bikaintasuneko Euroeskualdearen sorrera nabar- mendu behar da.

Espezializazio adimenduneko proiektu gisa sortutako Nazioarteko Bikaintasun Casmpusa Euskampusek RIS3 Euskadi Estrategia definitzen lagundu du, eta Euskadi 2020. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren (ZTBP-EUSKADI 2020) eta 2015-2018 aldirako Unibertsitate Planaren diseinuan eragin na- barmena izan du. Era berean, 2014-2020 Akitania-Euskadi Plan Estrategikoan jaso da, haren hedapenerako funtsezko elementu gisa.

Antzeko baldintzatan proiektatu da UPV/EHUko Gizarte Kontseiluaren 2017-2020 laurtekorako Plan Estrategikoa; horren bitartez, kontseiluak funtsezko eragile bilakatu nahi du proiektuak erakunde akademikoarekin batera definitzean eta exekutatzean, baita unibertsitatearen eta gizartearen arteko elkargune bat ere, ingurunearen erronkei erantzuten laguntzeko.

UPV/EHUk, euskal gizarteak ezarri dion zeregina gauzatzeko ahaleginean, kanpoko esparrue- kiko sinergiak bilatu behar ditu, horien bitartez Goi Mailako Hezkuntzako politikak modu estrukturalean orientatzeko, hainbat mailatan. Europa mailan, unibertsitateak modernizatzeko agenda berriak baldintzatzen du egoera, baita Europako Unibertsitate Eremuan kalitatea bermatzeko irizpideak  eta  jarraibideak  ere. Aldi berean, eginkizun garrantzitsua du Goi Mailako  Hezkuntza  Nazioartekotzeko   Europar Batasuneko Estrategiak, zeinaren hel- burua baita, besteak beste, ikasleen eta langileen nazioarteko mugikortasuna sustatzea eta goi mailako hezkuntzako sistemak eta erakundeak nazioartekotzea.

Hezkuntzako (Erasmus+) eta ikerketako (Hori- zonte 2020) programa berriak martxan jartzearekin batera, goi mailako hezkuntzaren errefor- mak hasi dira hainbat herrialdetan. Erreforma horiek guztiek jakintzaren gizarterantz aurrera egiteko helburua partekatzen dute, eta horretarako jakintza sortzen duten erakundeen dimentsio globala indartu nahi dute, bai eta ikerketa, teknologia, enpresa eta gizarte ingurunearekiko interakzioa ere, XXI. mendeko gizarteek ekarri- tako erronka global handiei erantzuteko gai izan gaitezen. Testuinguru horretan kokatzen da, hain zuzen, Espainiako Unibertsitateak Nazioartekotzeko 2015-2020 Estrategia.

Gizartearen inplikazioari dagokionez, Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak 2015eko irailean onarturiko Garapen Jasangarrirako 2030eko Agendak ikuspegi eraldatzailea ezarri du. Horren bidez, hura sinatu zuten 193 estatu kideen jasangarritasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa lortu nahi da. Agenda hori, gainera, erreferentziazko gida bat izango da aipatutako erakundeak hurrengo 15 urteetan egingo duen lanerako. Agendak 2015-2030 aldirako Garapen  Jasangarrirako  Helburuak   biltzen ditu, eta jarduteko agertoki berri bat proposatzen du, zeinak zeharkako ikuspegi integratzaile bat eskatzen baitu bakea, justizia, genero berdintasuna, hezkuntza, garapen energetikoa eta elikagai segurtasuna bultzatzeko eta klima aldaketari aurre egiteko.

Gizarte dimentsioa eta haren alderdi guztiak erabat lotuta daude gaur egungo gizarteen garapenari, eta horregatik, ezinbestekoa da haiek aintzat  hartzea  erakunde  publikoen   proiektu estrategiko guztietan. Oroz gain, UPV/EHU unibertsitate publiko bat da, eta, hortaz, inklusioaren, ekitatearen eta jasangarritasunaren balioak sustatu behar ditu. Gure aburuz, unibertsitateak potentziala du gizarte konpromisoaren eremuan erreferentziazko eredu bat bilakatzeko.

Azken urteetan, ordea, bizi dugun krisi ekonomikoak eta Espainiako gobernuak onartutako arau aldaketek erabat baldintzatu dute 2012-2017 aldirako Plan Estrategikoak ezarritako helburuetako batzuen lorpena. Horrek, baino, arrazoi bat izan behar du unibertsitatearen ekarpena eta arduraz jokatzearen beharra azpimarratzen jarraitzeko. Unibertsitateak gai izan behar du egoera zaile- tan aurrera egiteko. Horregatik, ezinbestekotzat deritzogu hurrengo Unibertsitate Plana (2019- 2022) prestatzeari, oinarrizko elementu bat baita finantzaketa esparru egonkor bat lortzeko, non atzerakada demografikoan den eta goi mailako prestakuntza eta kualifikazioa jasoko duen biz- tanleria baten alde egin behar duen gizarte baten etorkizuna bermatuta egongo den.

Plan Estrategiko hori unibertsitateko kideen artean eginiko gogoeta, partaidetza ireki eta berrelikadura prozesu baten emaitza da. Prozesu horrek unibertsitatearen lehentasunak ezarri ditu datozen urteetarako, eta aurrera egiteko aukera ematen digu gizartea irakaskuntza eta ikerketa bikainaren bidez hobetzeko helburua lortzeko bidean.