Ekonomia Batzordea

Gobernu Kontseiluaren Funtzionamendurako Arautegiak 37. artikuluan dioenez, hauexek dira bere eginkizunak

  1. Urteko premien memoria, urte anitzerako programazioaren proiektua eta unibertsitatearen aurrekontuen proiektua eta unibertsitatearen aurrekontuen proiektua prestatzeko zereginetan parte hartzea, eta dokumentu horiei buruzko iritzia ematea Gobernu kontseiluan aurkeztu baino lehen.
  2. Aurrekonturako epez aurkeztutako zuzendetei buruzko txostena egitea; zuzenketa tramitera onartzeko ezinbestekoa izango da zuzenketak aurrekontuaren oreka gordetzea.
  3. Kreditu transferentziak eta aurrekontua banatzeko irizpideak onartzeko proposamena egitea Gobernu Kontseiluari edo, behar izanez gero, Batzorde Iraunkorrari.
  4. Aurrekontua betearazteko aurauei buruz egin beharreko txostena egitea. Arauok Gerentziak proposatuko ditu, eta Gobernu Kontseiluak onartuko.
  5. Kasuan kasuko ekitaldiko aurrekontua luzatzeko irizpideei buruzko iritzia ematea. Gerentziak hala proposatzen dio.
  6. Gastua gainbegiratzea eta txostena egitea kontu orokorrez eta ekitaldiaren kitapena, bai eta urteko txosten ekonomikoa ere, Gobernu Kontseiluari eta Gizarte Kontseiluari aurkeztu aurretik eta beti ere urteko lehenengo seihilabetearen barruan.
  7. Hiru hilabeterik behin 300.000 eurotik gorako kontratazioen berri ematea.
  8. Txostena egitea balio handiko ondasun higigarriak eta ondasun higiezinak saldu edo beste batzuen esku uzteko proposamenez.
  9. Inbentarioan jasotako ondasunak desafektatzeko prozedura onartzea. Gerentziak hala proposatzen badio.
  10. UPV/EHUren administrazioa baldintza orokorren orriak onartzea, kontratazio administratiboan aplikatu beharreko legeriak arautzen dituen obra, hornigai eta zerbitzu kontratuetarako. Gerentziak hala proposatzen badio eta legezkotasun txostena jaso ondoren.
  11. Gobernu Kontseiluak ekonomia eta aurrekontu gaietan bere gain uzten dituen gainerako guztiak.

Gobernu Kontseiluko Ekonomia Batzordea – Osaera

Berezko kideak

  • Presidentea – Marta Barandiaran Landin (Errektoreak izendatua)
  • Gerentea – Miren Lorea Bilbao Arteche

Gizarte kontseiluak izendatua

  • Maite Pérez Hidalgo

Ikastegietako dekanoak eta zuzendariak

  • Ana Isabel Vergara
  • Enrique Amezua

Sailetako eta ikerketa institutuetako zuzendariak

  • Ana Aguirre Escobal

Irakasle eta Ikertzaile Langileak - IIP Doktore iraunkorrak

  • Koldo Callado Hernando
  • Mª Luz Esteban Galarza

Beste irakasle eta ikertzaileak

  • Ekai Txapartegi

Ikasleak

  • Yeray Rodríguez Rincón

Administrazio eta Zerbitzuetako Langileak -AZP

 

Idazkari Teknikoa

  • Javier Varona Guaras