Erregistratzen eta erregistratzen ez diren dokumentuak

Dokumentuak onartzea eta erregistratzea

Sarrerak:

  • Herritarrek aurkezten dizkieten edo jasotzen dituzten eskaera, idatzi eta komunikazio guztiak, baldin eta igorlea identifikatuta ageri bada, UPV/EHUko edozein administrazio organo edo unitateri zuzenduta badaude eta haiek jasotzea egokia bada UPV/EHUko Erregistro Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamendurako eta Erregistro Elektronikoa Sortzeko arautegiko 8., 9., 10. eta 21. artikuluetan eta 30/1992 Legearen 70. ezarritakoaren arabera.
  • Entitate publiko nahiz pribatuen eskaerak, idatziak eta komunikazioak, baita administrazio-izaera duten eta UPV/EHUren eskumen arlokoak diren beste administrazio batzuetako dokumentu publikoak ere.
  • UPV/EHUko hauteskunde prozesuetan aurkezten diren hautagaitzak.
  • beste administrazio publikoren bati zuzendutako eskaerak, idatziak eta komunikazioak , baldin eta administrazio horrek izenpetuta badu unibertsitatearekin bertako erregistro orokorrak dokumentuak aurkezteko toki gisa onartzeko hitzarmena.

Irteerak:

UPV/EHUko organoek beste administrazio publiko batzuei, erakundeei, entitateei eta partikularrei zuzentzeko jaulkitako administrazioko dokumentu publikoak.

Erregistratu behar ez diren dokumentu motak

  • Erregistratuko den idatzi, eskaera edo komunikazioarekin batera doazenak.
  • UPV/EHUren eskumenetatik kanpo dauden idatziak, eskaerak edo komunikazioak.
  • Dokumentu anonimoak eta igorlea nor den jakiteko aukerarik ematen ez duten idatziak.
  • Publizitateko edo propagandako idatziak, eskerak eta komunikazioak.
  • Gonbidapenak, agurrak, zorion gutunak eta protokolozko gutunak.
  • Herritarrek UPV/EHUrekin dagokion hitzarmena izenpetuta ez duten estatuko administrazioko, autonomía-erkidegoetako, tokiko erakundeetako eta unibertsitateetako organoei zuzendu nahi dizkieten idatziak, eskaerak edo komunikazioak.
  • Barneko jakinarazpenak.
  • Igorpen idatzi batekin batera joan behar duten ziurtagiriak, aktak, txostenak, memoriak eta ziurtatzeko nahiz epaitzeko beste dokumentu batzuk. Igorpen idatzia erregistratu beharko da.
  • Telegramak eta faxak.