Lore Bilbao

Curriculum vitae

Lore Bilbao Artetxe (Dima, 1965) Industria Ingeniaritzan lizentziaduna da, Industria Antolakuntzako espezialitatean (Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa, 1990); Enpresen Antolakuntzako Ikasketa Aurreratuetan diplomaduna ere bada (Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa, 1990/1992), eta Enpresa Kudeaketako masterduna (Enpresari Aplikaturiko Ekonomiaren Institutua, 2000/2001). Horrez gainera, pertsonen zuzendaritzarekin lotutako hainbat ikastaro egin ditu: Lantaldeak Zuzentzeko Gaitasunak; Liderrak Prestatzeko Ikastaroa; Taldeko lidergorako oinarrizko prestakuntza: lidergoa, taldeko lana; goi mailako hezkuntzako erakundeetan pertsonak zuzentzen ikasteko graduondoko ikastaroa. 1990az geroztik, teknikari gisa dihardu UPV/EHUn, lehenengo euskararen arloan eta gero langileen arloan: Irakasle eta Ikertzaileen Ataleko burua; Ikasketa, Plangintza eta Prestakuntzako Kabineteko burua; Langileen Kudeaketarako Zerbitzuko burua; II Zerbitzuko burua, eta AZP Zerbitzuko burua. Era berean, beste administrazio publiko batzuetan ere izan ditu zenbait kargu: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko zerbitzu zuzendaria izan zen 2001etik 2008ra bitarte, eta 2008tik 2009ra bitarte Pertsonak Zuzentzeko Departamentuko burua izan zen Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundean.  Bizkaiko Campuseko gerenteordea izan zen 2009ko apiriletik 2013ko urtarrilera arte, UPV/EHUko gerente izendatu zuten arte.